Tailerra (Pasaia): 'Sar dadila kalabazan'
Eider Perez Adeletx pasaitarrak Sar dadila kalabazan sormen tailerra eskainiko du, euskaraz, urtarrilaren 3 eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.
Saioak 8 eta 16 urte bitarteko gazteentzat daude diseinatuta, eta hitzarekin jolastuz sormenean trebatzea izango dute xede. Tailerrak Pasaiako liburutegi batean eskainiko dituzte (oraindik ez dute zehaztu non, izen emateen baitan erabakiko baitute).
Interesdunek hilaren 23a baino lehen eman beharko dute izena esteka honen bitartez.
