Tailerra (Pasaia) Txotxongiloak martxoaren 8rako
Txotxongilo tailerra hutsetik abiatuko dute: eskuz egingo dituzte, gidoiak denen artean idatziko dituzte eta azkenik, martxoaren 8a oinarri izango duen antzezlan bat sortuko dute. Saioak larunbatero egingo dira hilaren 11tik martxoaren 7ra, 10:30etatik 13:00etara, Bekoz-Beko elkartearen Antxoko egoitzan (Zumalakarregi, 7).
