Zinema (Antxo): 'Tarzan'
Hotzaz babesteko planik izango dute gazteenek larunbatean, Pasaiako Zinema Txikiak hurrengo emanaldia eskainiko baitu orduan, 17:30ean, Antxoko Kultur Etxean.
Umeentzako apropos pentsaturiko hurrengo filma Tarzan izango da, eta euskaraz eskainiko dute. Sarrerak doakoak diren arren, egungo osasun neurriak bermatzeko ezinbestean gonbidapena eskuratu beharko da aurretik, honako esteka honen bidez.
