Zinema (Donibane): 'Deep Sea'
Deep Sea: Sakontasunera bidai bat da Zinema Txikiaren urteko lehen proposamena. Filma urtarrilaren 18an proiektatuko da Juanba Berasategin, 17:30ean. Ohi bezala, motora zerbitzua eskainiko da Donibanera joateko. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta, ondoren, San Pedron ere egingo du geldialdia. Sarrerak doakoak dira, baina aurrez erreserbatu behar dira esteka honetan.
