Zinema (Donibane): 'Orkestra Lurtarra'
Pasaiako Zinema Txikia egitasmoari esker Orkestra Lurtarra filma emango dute hilaren azken larunbatean —29an—, Juanba Berasategin. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta doako motora zerbitzua egongo da San Pedro eta Trintxerpetik bertaratzen direnentzat, 17:00etan.
Sarrerak aldez aurretik erreserba daitezke, doan, honako esteka honetan. Aretoaren edukiera beteko balitz, lehentasuna haurrek izango dutela ohartarazi dute antolatzaileek.
