Zinema (Oiartzun): 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' filma eta solasaldia
1982. urtean hil zen Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua. Bederatzi egunez atxilotuta izan zuen Guardia Zibilak, eta aske utzi eta hiru egunera hil zen jasandako torturen ondorioz. Haren alaba Tamara Muruetagoienak 42 urte daramatza egiaren eta justiziaren bila, oraindik ez baitu jaso poliziaren torturen biktima errekonozimendurik. Urte guzti hauetako mina eta egindako bidea Indarkeriaren oi(h)artzunak filmean jaso dute Ander Iriarte eta Amaia Merino zuzendariek. Informazio gehiago, hemen.
