
Langileen artean handia da egonezina, "langileen batez besteko adina 50 urtekoa da, eta jendea urduri dago eta kezkatuta. Familia ugari daude eta etorkizuna zalantzakorra da".

Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik aurreikusiak zeudenak baino 2.770.772 euro gehiago iritsiko dira lau herrietara

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia, enpresei begirakoa. Jardunaldia Errenteria-Oreretako Agustinak Zentroan izango da, 09:00etatik aurrera.

Laurak Bat elkarteak Laurak Bat izeneko azoka egingo du larunbatean (hilaren 28an) Trintxerpeko Gernika plazan, 11:00etatik 20:00etara.

Monetaren berri emateko ekitaldia eskualde mailakoa izango da. Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan izango da, 18:00etan.

2024-2025 urteen artean 35 negozio jarri dira abian lokal hutsak dinamizatzeko diru laguntza programari esker, eta udalak ia 300.000 euro bideratu ditu.

Gaurkoa lehen elkarretaratzea izan da, baina datozen egunetan ere egingo dituzte. 20an, 24an eta 27an, 12:00etatik 16:00etara.

Irunen, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan egingo dituzte batzar ireki horiek datozen egunetan.

Gureak enpresako hitzarmen kolektiboa berritzeko eta hobetzeko negoziazioa eskatzen ari dira langileak 2024ko abenduaren 31n gelditu baitzen indargabetuta.

Pentsioen aldeko aldarriak zortzi urte bete ditu. Urte batzuk gehiago dira Oarsoaldean, 2013an hasi zuen bidea-eta. Orain artekoaren gaineko bilana egin dute Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak eta Oarsoaldeko Duintasunak.

Herriko ehun sozioekonomikoa ezagutzeko eta babesteko jardueren barruan egin dute bisita hori.

Papresaren Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean egin du eskaera hori alderdi jeltzaleak, kezka adierazita.

Greban jarraitzen dute Jesusen Bihotzako ELAko langileek; sindikatu bereko afiliatuek greba hasiko dute Sanmarkosenen hilaren 26an.

Oiartzun burujabek luzatu du deia, eta bihar (hilak 11) elkartuko dira Arizmendienean, 19:00etan. Hausnarketa saioa izango da.

Baserriberri programaren bidez egurrezko arotzeria tradizionalaren gaineko prestakuntza jaso dute bederatzi langabek, tartean, Ander Alvarez Narbaiza errenteriarrak.

Familien kide kopuru eta errentaren arabera, %10 eta %90 arteko hobariak eskura ditzakete herriko familiek.

Oarsoaldeko Energia Bulegoak 2026ko urtarrilaren 1etik indarrean dauden zifren berri eman du. Termino finko zein aldakorrak jakinarazi dituzte.

Eguberrietan banaketa zerbitzu berezia izango du Laurak Batek: Bicicargo. Edozein barrutitako dendetan erosketak egin, eta aukeratzen den gunean utziko dituzte.

Eguberriak herrietako saltokietarako egun bereziak dira. HITZAk, Oarsoaldeko lau merkatarien elkarteekin elkarlanean, haiek egindakoen eta egingo dituztenen berri jaso du.

1.000 euroko bi sari zozkatuko dituzte abenduaren 1eko 20:15ean Lezoko Bidea pasaportea bete eta entregatu dutenen artean.