Itsas Garapen Elkarteak jakinarazi du Pasaian mikroenpresa, enpresa txiki edo ertain bat sortu edo garatu nahi duen edonork ahalko duela eskatu. Abuztuaren 2ra arte egin daitezke eskaerak.
Ikasturteko azken elkarretaratzea egin dute pentsiodunek gaur eguerdian. Urriaren 7an itzuliko dira kalera, pentsio duinak, eta osasun zein zaintza sistema publiko kalitatezkoa aldarrikatzeko.
'Hasi' eta 'Euskaraz Barra-Barra' egitasmoei atxiki dira herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimendu ugari. Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute, besteak beste.
Mari Carmen lore dendak 50 urte beteko ditu bihar zabalik. Jose Luis Buenetxeak eta Mari Carmen Abetek zabaldu zuten denda; haien alaba Karmele Buenetxeak kudeatzen du egun.
Itsas eta portuko deskarbonizazioa, eraginkortasun energetikoa eta ontzien elektrifikazioa bezalako esparruetan ideia eta proiektu berritzaileak bilakatzeko asmoa du lehiaketak. Bihartik aurkeztu daitezke proposamenak.
Adinekoen erresidentzietako egoera larria eta "gizagabea" lehen lerroan izan dute, zaintza publiko unibertsal duinaren bermea, pentsio duinak ziurtatzeko eskaera edota osasungintza publiko duinerako aldarria izan duten bezala.
Hiru greba aldiren ondoren, enpresak ez du aurrerapausorik emateko asmorik adierazi. Hitzarmena berritu nahi dute eta antzinatasuna errespeta dadila. Kontziliazioan urrats txiki bat egin dute.
Oarsoaldeko Energia Bulegoak dei egin die energian "gehiegi" ordaintzen dutela uste duten herritarrei. Asteartetik ostiralera Errenteria-Oreretan artatzen dituzte herritarrak; astelehenetan, Oiartzunen.
Kaleratzeen kontra eta KPIaren araberako soldata igoera eskatzeko bigarren mobilizazioa egin dute gaur Errenteria-Oreretan.
Gaintxurizketako lantegiko enpresa batzordeak deituta, Grosen egin dute elkarretaratzea. Kaleratzeak salatu dituzte, eta KPIren igoera eskatu.
Etxeak erreserbatzeko dirua eskatu eta desagertu egiten zen alokairu faltsuen proposatzailea, eta guztira 4.000 euro irabazi ditu horrela. Asteartean atxilotu zuen egilea Ertzaintzak.
Hautagaiek egindako erreklamazioak aztertu ondoren, lan poltsa osatzeko behin-betiko zerrenda onartu dute. Udalaren webgunean dago.
Bigarren mobilizazio eguna dute, lan hitzarmenaren alde, eta kalera atera dira. Langile ia guztiek bat egin dute deialdiarekin.