Zumardiko agertoki nagusian ariko dira Delirium Tremens, Leize, Oihan Vega eta La Perra Blanco.
Askotariko jolas, ekintza eta txapelketekin gozatzen ari dira gaur San Pedroko txikienak. Gazte eta helduek ere izango dute zerekin gozatu arratsalde eta gauean.
EITBko saio famatuaren "ia erreplika" bat egingo dute gaur San Pedroko haur, gazte eta helduek. Piratakadarako prest dira taldeak, kapitainen zain dira.
Hamarkada luzez saltsa guztietan ibilitakoa da, eta atzo merezitako omenaldia egin zion herriak. Sanpedroen txupinazoa bota zuen, hunkituta.
Sanpedroei ongietorria eman dien suziria bota dute gaur arratsaldean. Igandera bitarte, gozatzeko eta ospatzeko hamaika modu izango dira.
Sanpedroen atarian, eraso matxisten kontrako protokoloa aurkeztu du udalak. Berrikuntza gisa, aurten telefono bat izango da erabilgarri 24 orduz.
Estreinakoz, Don Boscon eta Usozeko eremuan aparkatzeko gune bana egokituko dituzte festek iraun bitartean.
Datorren ostegunean abiatuko diren San Fermin Jaiek badute kartela. Hasi da atzera kontaketa.
Utzailaren 25ean egingo dute bazkaria, eta txartelak Arkaitza eta Desira tabernetan, eta Orereta Ikastolaren Esmalteriako bulegoan eros daitezke.
Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.
Ugaldetxoko Jai Batzordeak bilera antolatu du hilaren 10erako. Auzoko festak "kolokan" daudela ohartarazi dute.
XXXV. Galiziako Eguna ospatzeko hiru eguneko egitaraua ondu du Irmandade de Centros Galegos erakundeak. Atzo abiatu zuten ospakizun sorta, eta bihar arte luzatuko dute.
Meipiko Jaien balantzea egin berri du jai batzordeak. "Arrakastatsuak" izan direla ondorioztatu dute, ekitaldi eta ekintza guztietan parte hartze handia izan baita.