
1.700 lasterkari aritu dira korrika urteari agur esan eta berriari harrera egiteko CAR Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketaren 23. ekitaldian.

Gipuzkoako Pala Motzeko Txapelketan txapeldunorde izan dira EPLEkoak Errepala 1 taldeko Navarro eta Ibargaraik aukerarik ez baitiete eman errenteriarrei irabazteko.

Urtero moduan, berehala agortu dira otsailaren 22an egingo den mendiko lasterketarako dortsalak. Itxaron zerrenda aktibatu dute.

Eguberrietako ohitura dira jada herri lasterketak. Proba handiek jasotzen dituzten fokuetatik kanpo, aurrera doaz.

Aire zabaleko gune hori Ibaiondo frontoiaren ondoko plazan kokatuko dute, belargunearen ondoan. Hilaren 24rako bukatuta egotea aurreikusi du udalak.

Jokin Pego Otero izango da arraun elkarteko presidente berria. Zuzendaritza berriaren helburu nagusia da klubaren behin betiko egoitzaren eraikuntza bultzatzea.

Urtarrilaren 4an Mitxintxolako Igoeraren XV. ekitaldia jokatuko da, 11:00etatik aurrera. Izen emateak Herrikrosa atarian egin behar dira.

Atzo Europako Kros Txapelketa jokatu zen Algarveko Lagoa herrian (Portugal), eta taldekako sailkapenean hirugarren izan ondoren, domina ekarri du etxera.

Pasaia Badia Aktiboko hiru kide Bruselan egindako All Stars proiektuaren itxiera ekitaldian izan ziren azaroaren 21ean. Bertan, Oarsoaldeko eta Pasaiako ereduak aurkeztu zituzten.

Ibilaldia Araiatik hasiko da eta Allaitzeko eta Albeizeko gailurretatik eta La Leze kobazulotik igaro ondoren, Andoin herrian bukatuko da. Zeharkaldia denera bost ordukoa izango da.

Gaurtik hilaren 4ra bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, Elgoibarren eta Donostian izango dira.

Txostek Senpereren aurka jokatuko du partida bihar (hilak 3), Madalensoron. Bigarren mailako partida da bihar jokatuko dutena.

50 urteko ibilbidea egiteagatik saritu dute Oiartzun Kirol Elkartea. Saria Enrike Lekuona Irastorza zuzendariak jaso du.

Gaurtik hilaren 23ra bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, Hernaniren aurka lehiatuko dira.

Abenduaren 29tik 31ra bitarte izango da ikastaroa, eta 11 urtetik gorako gaztetxoei dago zuzenduta.

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek etxean zein kanpoan. Kontsultatu ordutegiak klik eginda.

Klubetik Errenteria-Oreretako zaleei dei egin diete bertaratu eta bi taldeei babesa eman diezaieten, "harmailako animoak funtsezkoak izango dira jardunaldi berezi honetan".

Hiru urteko hutsunearen ondoren, proba herrikoiaren XII. ekitaldia jokatuko da ostiralean, 20:30etik aurrera. Lasterketak trafiko aldaketak ekarriko ditu barrutira.

Herriko futbol elkartearen talde guztiek izango dituzte partidak asteburuan, eskolakoek barne.