Udalak 500.000 euro bideratuko ditu aurten herritarrekin batera kultur programazioa osatzeko. Hilaren 31 da eskariak egiteko azken eguna.
Katxiporreta pailazo kooperatibaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen elkarlanaren ondorioa da ipuin diskoa. Albaolan egin dute aurkezpena, eta hiru abestiren bideoklipak grabatu dituzte Albaolako Lagun Txikienekin batera.
Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.
Urte Berriko kontzertua astelehenean izango da, hilaren 6an, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian, Alain Aierdi Gurpegik zuzenduta.
Zuzeneko irratsaio baten itxura duen saioa hilaren 24an izango da, Landetxen. Doan da emanaldia, baina gonbidapenak aurrez eskuratu behar dira.
Eraikin historikoa birgaitzeko obren lehen faseari argi berdea eman zion plenoak abendu bukaeran, aho batez. 6 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du proiektuak.
Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra estreinatuko du: urtarrilaren 18an, Errenteriako Lekuona Fabrikan 20.00etan.
OARSO-BIDASOKO HITZAren 2025eko paretako egutegia irudi eder batekin apaindu du oiartzuarrak. Mezu argia du sorkuntza lanak: «Guretik atera eta harago begiratzea garrantzitsua da».
'Pentsatzen dut ikusiezinentzunezkoa' ondu dute Alaia Martin, Iraitz Mateo eta Karmele Mitxelenak. Hilaren 23an aurkeztuko dute Landetxen.
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. HITZA bertan izan zen, eta oiartzuarraren zenbait bertsorekin laburpen bideo bat osatu du.
Hilaren 19an izango da hitzordua, eta bi txanda egingo dituzte; bata gaztelaniaz eta euskaraz bestea. Erreserba aurrez egin behar da.
Talde ezagunaren bertsioekin gozatu eta dantzatzeko aukera izango dute haien zaleek. Ostiralean izango da kontzertua.
Pieza artistiko hori haurrentzako opera bat da, talde instrumental, koru, dantza, kontalari eta bakarlariei begirakoa. Juan Jose Oconen zuzendaritzapean sortu da ikuskizuna.
'Ez naiz inoiz Dublinen egon' antzezlana izango da Antxoko Kultur Etxean, datorren ostiralean (hilaren 10) 19.00etan. Sarrera doakoa da.
Donibaneko Hugoenea etxean egindako egonaldiko anekdotak kontatuko ditu musikari eta idazleak. Gonbidatu bereziak izango direla aurreratu dute.
Igande eguerdian jasoko du ikuskizuna Bekoerrota kiroldegiak, 12:00etan hasita.
Txiltxoko talde oiartzuarrak 'Zurekin nahi dut' abestia kaleratu du gaur eguerdian. Duela hiru hilabete argitaratu zuen 'mixtape.mp3' lana.
Alain Mendizabal 'Txilly' abeslari oiartzuarrak lan berria kaleratu du: 'BMB'. Lau abesti ditu lanak, eta horietatik bik bideoklipa dute.
Euskal Disko eta Liburu Azokak zabalik jarraitzen du. Gaur (ostirala), musika, antzerkia eta Antton Telleriaren bakarrizketa.
Eureka Dance Studiok Gabonetako Antzerki Musikal Berezia antolatu du 2025 hasierarako. Urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo dituzte emanaldiak.