Albisteak

Baratzeen erabiltzaileekin bilera egingo dute

Bihar, asteartea, 19:00etan izango da, Reina aretoan.

errenteriako hitza
Kashbaden buelta

Kashbaden hurrengo diskoa maiatzerako

Maiatzean eta Bonberenearekin argitaratuko du hurrengo diskoa. Joan den astean jakinarazi zuen taldeak Facebookeko orrialdearen bidez buelta.

errenteriako hitza

Itsasgoraren beldur

Faroko bideko luiziaz gain, asteburuko euriteek ez dute oraingoz kalte handirik eragin Hondarribian, baina itsasgoraren zain daude baserritarrak, marea jaistearekin ez baita baratza eta landetan pilatutako uraren maila jaitsi, "lurrak ezin du gehiago xurgatu", diote. Amute-Kosta eta Jaitzubiko ubide askok gainezka egin dute eta, euria geratzen ez denez, datozen orduetan baratza eremua urez gainezka gera daiteke. http://youtu.be/lE2j7Ven-q0

hondarribiko hitza

Flashmoba, kontrolpean

http://www.youtube.com/watch?v=V5-lVzMbEwY&feature=youtu.be Otsailaren 7an egingo duten Eskuetan flashmobaren entsegua egin dute Eurekako Oliverren eskutik, Merkatuzarren, Flashmob hori Gure Esku Dagok antolatutako ekimenen barruan dago.

errenteriako hitza
Gehiago