Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

40 Madalena eta gero

Arantxa Urbe Irazusta
2023/07/20

Bozka ematerik izango balute Maialen eta Xantik? Eta Xaku, Lepo, Indio, Txino, Demonio eta Beltzak, gure herriko erraldoi eta buruhandiek, alegia? Akaso, egin beharreko lehen galdera litzateke, ea bozka emateko interesik izango duten…

Egoera bitxiak gertatu dira Madalen Jaietan, hamaika pasadizo, anonimoak eta sona handikoak. Aurtengoa, baina, ez da izango ez ahuntzaren gauerdiko eztula! Izan ere, Madalen Jaien erdian, uztailaren 23an, Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak izango dira, Madrildik nortzuk jarraituko gaituzten agintzen hautatu beharko dugu: hauteskundeek inbadituko dituzte Madalen Jaiak.

Ez dakit oso uztargarriak diren bozka ematea bezalako ekintza serioa eta jaiak; nola konbinatuko diren suziriak, txarangak, parranda, kalimotxoa, Zentenarioa hauteslekura joatearekin; zenbat joango ote diren gaupasaz herrian barrena dianaren atzetik ibili eta gaua pixka bat gehiago luzatuta; edo, kontrara, zenbat izango diren bozkatzera joateko ohetik jaikiko diren lagunak gau luze-luzearen ondoren; zein txarangaren doinupean tokatuko zaien bozka zenbaketa egitea. Edonola ere, gauza bat da segurua: une batez jaia bazter utzi beharko dugu bozkatzera joateko.

2023ko Madalen Jaiak oroituak izango dira aurrerantzean Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak tartean egokitu zirelako. Gertaera hori, hemendik aurrerako oroitzapena izango da, aurrera begiratu eta hor nonbait, orain susmatu ere ezin dugun garai batean, etorkizunean, egingo duguna.

Atzera begiratu eta beste Madalen Jai ospetsu bat datorkigu gogora, aurten urteurren biribila duena, gainera. Orduko hartan, duela 40 urte, Herriko Plazara, txupinazora, jaiari hasiera eman eta gozatzeko irrikaz joan ziren haur, gazte eta helduez gain, borrak egunkari paper artean ezkutatuta zituzten kalez jantzitako hamarnaka polizia ere bertaratu ziren. Orduko PSE-EEko alkate Gurrutxagak Espainiako bandera handi bat igo zuen udaletxeko balkoiko masta nagusira. Hura luze-zabal aireratu zenean, jendearen haserrea eta txistuak esnatu zituen. Berehala hasi ziren oihuak: «Espainola ez, ikurrina bai!». Jendeak azkar ezagutu zituen poliziak. Herritarren aurka oldartu zen polizia «a por ellos» garrasi eginez. Eta jendearen oihuen oihartzun bilakatu zituzten borren, makilen eta burdinezko kateen kolpe hotsak.

Poliziak udaletxea hartu zuen egunetan. Kalean istiluak zabaldu ziren han eta hemen, errepide nagusia itxi zuten eta trena geldiarazi. Elkarteek herriko bandera jartzea proposatu zuten eta airera jaurtikitako metrailadore-rafaga baten hotsak eman zion erantzuna proposamenari. Euskal Herrian barrena zebilen Banderen Gerraren txinparta su bihurtu zen Oreretan.

Zauritu ugari izan ziren ez-festa haietan, ez zezenak sokamuturran edota entzierroan harrapatutakoak, ordea. Egoeraren eta sortutako giroaren ondorioz ez zen beste aukerarik geratu: 1983ko Madalen Jaiak bertan behera gelditu ziren. Kito jendearen festa nahia, kito Xanti eta Maialenen dantzak, buruhandien ipurdikoak eta Zentenarioa-ren musika doinuak. Bakoitza bere txokora itzuli zen atzera, hautsak astindu ere egin gabe. Eztabaida luze eta sakonak izan ziren ondoren, festak atzeratzera erabaki zuten: urte hartan, Madalen Jaiak, irailean egin ziren.

Ez zen nola-nahiko erabakia izan. Pentsa, Madalen Jaiak dira beti egun berean hasi eta egun berean amaitzen diren gutxitako jaiak, asteko zein egun diren erreparatu gabe. Madalen bezperan hasi eta Santio Egunean amaitu, akabo kontuak.

Gertaera horiek duela 40 urte gertatu ziren, duela 40 Madalena. Orduan argi utzi nahi izan ziguten nork agintzen duen herri honetan, eta erakutsi zizkiguten zer arma dituzten gu makurrarazteko.

Gero eta zirku itxura handiagoa hartzen ari diren garai hauetan, gure Madalen Jaietan berriro bat-batean sartu direlarik, festan tarte bat egin eta bere burua gobernatu nahi duen herri bat garela erakusteko aukera dugu… Ea 40 urte barru gure ondorengoek esan dezaketen Madalen Jai batzuetan hasi zela gure herria burujabe izaten.

Aizue, eta Maialenek, Xantik, Xakuk, Lepok, Indiok, Txinok eta Beltzak bozkatzeko aukera izango balute, nori uste duzue emango lioketela bozka?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.