Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Aukeren langak

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/06/21


Martin Puchet Anyul ekonomialari uruguaiarraren hitzetan, «munduan ongi kokatzeko ezberdin egiten gaituena defendatzea da funtsa».
Garai batean ezagutza, sinesmenak eta mundu ikuskera ahoz ematen zen jakitera. Geroago etorri zen garrantzitsu jotzen zena idatziz jasotzeko eta biltzeko premia. Baina, jakina, hizkuntza idatzia gutxi batzuen esku zegoen eta haiek erabakitzen zuten zer idatzi eta iraunarazi; horra guretzat lehenbiziko langa.

Ilustrazioak eta hezkuntzaren demokratizazioak idatzizkoa eta idazteko aukera denen eskura jarri zuen arren, gure hizkuntza eta pentsamenduaren jarraipenarentzat bigarren langa etorri zen. Izan ere, hizkuntza idatzia, gurean, inguruan genituen erdaretan ematen zen; gazteleraz hegoaldean eta frantsesez iparraldean. Geroztik arrasto horretan jarraitu du, oro har, gure hezkuntzaren eta jakintzaren transmisioaren bideak.

Lehengo astean gure ikastetxera Gaztea-ko Oihan Vega etorri zen musikaren inguruko hitzaldi bat ematera ikasleei. Gaztearen helburu nagusia omen da gaztetxoak irrati-talde horri lotuta geratzeko gazteentzako programa erakargarri bat egitea, eta, horretarako, nonbait, kalkulua egina dute entzule kopurua apaldu gabe, euskarazko zenbat musika eman daitekeen. Estrategia hori euskarazko taldeentzat ere ona omen da, euskal musikara hurbilduko ez liratekeenentzat amua baita erdaretan egindakoa. Hori horrela, ikasle bati galdetu nion ea haren ustez zergatik kantatzen zuten hainbeste musikari euskaldunek gazteleraz eta ingelesez; nik pentsatzen nuela hizkuntza horietan ekoizpena lehendik ere nahikoa handia zela. Badakizue zer erantzun zidan? Bada, euskara hutsean egiten zuen taldea ez zela erakargarria; hau da, euskal musikariek beste hizkuntzetan kantatzen dute, ez erdaldunek entzun ditzaten, baizik eta euskaldunen artean aski balio badutela erakusteko. Horra, beraz, gure hizkuntzarentzat eta ekoizpenarentzat hirugarren langa: prestigioarena, eta, ondorioz, komunikabideek horretan duten erantzukizuna. Izan ere, guk egiten ditugun kultura aukeraketak ez dira gehienetan ausazkoak izaten.

Ikasturte bukaera ailegatu da, eta bukaera honetan erabakiak hartu behar izaten dira heldu den ikasturteari begira. Hori ez da beti erraza izaten, zeri begiratzen zaion bide bat ala bestea aukeratuko baitugu. Testuinguru horretan estu eta larri ditugu duela aste batzuk Erkidegoan eta Nafarroan selektibitatea egin zutenak bezala, Iparraldean aste honetan baxoa egin dutenak. Aurten ere salatu dute Etxepare Lizeoko ikasleek euskarak Ipar Euskal Herriko unibertsitateetako sarrera proban duen presentzia eskasa, eta horrek nola eragiten dien azterketa egitean. Horren harira, joan den astean Berria-n artikulu bat argitaratu zen azalduz azterketa beraren zailtasunez gain, euskaraz ikasten jarraitu nahi dutenek Hegoaldeko unibertsitateetan sartzeko ez dutela inolako erraztasunik: «Iparraldeko ikasleak Europako beste edozein herrialdetakoak bezalakoak dira legediaren arabera». Laugarren langa dugu, hortaz, administrazioen bidez legeak ezartzen duena, eta berriz ere, ikasleen aukeran eragin zuzena izango duena.

Maiz pentsatzen dugu aukerak egiten ditugunean askatasun osoz egiten ditugula, erabat guk geuk eginak direla, baina ustez libreki aukeratzen duguna maiz baldintzatua izaten da. Aipatutako langa horiek ikusezin bilakatu dira; gure helburuak lortzeko, hau da, munduan herri bezala kokatzeko, aukera horietan nola eragin aztertzea premiazko gaia da. Gogoan izan dezagun non dugun iparra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.