Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

(ez) Jakin

Iraitz Mateo Gogorza
2024/10/30

Prokrastinatzea ez dela alferkeria entzun nien pasa den astean Ez hain ondo podkastean Ane Zuazubiskar eta Irati Perezi. Gauza batzuk sortu ohi diguten errespetu edota bertigoaren ondorioz atzeratu ohi ditugula sarritan. Hori gertatu izan zait niri askotan zutabe honekin ere, urte hasieratik izaten ditugu entrega datak, agendan ere txukun-txukun apuntatuta izan ohi dut astebete lehenago, baina gaia pentsatzen hasi, eta ez zait egokirik bururatzen. Bata oso orokorra, bestea oso pertsonala, eta azkenerako ordenagailuko orri zuriaren gainean marra beltz bat keinuka, segundo erdiro-edo hasi, hasi, hasi oihukatzen.

Horrelaxe nengoen gaurkoan ere, Uxue Alberdiren Hetero irakurtzen hasi naiz ideia muturren bat lapurtu nahian, baina alferrik, liburu osoa zuzenean kopiatuko niokeen. Entzungailuak jarri eta komuna garbitu bitartean Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanoren Arratsean irratsaioa jarri dut, baina alferrik hau ere, ideia batetik bestera egiten zidan buruak jauzi, guztiak interesgarri baina ez nuen sakontzeko ez jakintzarik, ez eta denborarik. Leihotik begira jarri naiz, ispiluari begiratzeak erreparoa ematen didalako akaso, eta bertan ere istorio interesgarririk ez zuei kontatzeko, ez bederen, nik antzemandakorik. Mugikorrean Instagram, Twitter edo TikToka ireki nezakeen, baina bertakoa paperera eramatea zailegia iruditu zait.

Berriro ere ordenagailura buelta, arratsalde osoa hiru mila bostehun karaktere idazteko, eta izenbururik ere ez. Mugikorraren argia sumatu dut orduan, soinurik ez, behin lagun batek esan zidan mugikorra beti isilik duen belaunaldia dela gurea, eta ez ziola zentzurik ikusten horri, baina gure belaunaldiak (barka orokorkeria) bi minutuero begiratzen du pantaila, eta beraz, soinuarekin izatea bezalakoa da, ia beti dugu eskura. Kontua da, nahigabe ere sumatu dudala pantailako argia, mugikor ezezagun bat deika, zalantza egin dut hartu edota ez hartu. Duela bi aste erantzun nituen Lanbidek eta EHUk inkesta enpresa bati eskatutako galderak, eta jada hilabetez aski zela pentsatu dut, ez dut gurasoen etxea argi enpresaz edota telefono konpainiaz aldatzeko eskumenik, eta azkenean hartzea erabaki dut. Banatzaile bat zen, ea etxean bazegoen norbait, ilusio berezirik gabe erantzun diot baietz eta jo du bi minutuan txirrina.

NA zenbakiaren truke eman dit paketea, Jakin aldizkaritik bidalitakoa zen, ireki eta bi liburu: aldizkariaren 263-264 alea bata, eta bigarrena Jakin beharreko 222 esaldi. Esaldi horietako batek harrapatuko ninduela konbentzituta irentsi ditut berrogei bat esaldi, eta guztiak ziren bikainak, iradokitzaileak, hausnarrerako bazka aproposa. Baina esaldi bakoitza tekleatu ostean, garatzeko ezina sumatzen nuen; ezina baino zalantza izan da. Izan ere, gai potoloak landu ditu 1956az geroztik, herri honek izan dituen eztabaidagai zein aurrera egiteko nahi handienak jaso ditu dabilen pentsamendua. Baina betez ere, elkarrizketak sortzeko gaitasuna izan du, elkarrizketak orri artean, eta batez ere irakurraldi horietatik abiatuta bestelako kafe, infusio eta zuritoak.

Eta ohartu naiz horixe falta zitzaidala, elkarrizketa, ordenagailuko orri zuria eta norberaren pentsamendua ez direla aski batzuetan, eta gure kezkak, ametsak zein esaldiak partekatuta eraikitzen dela dabilen pentsamendua. Batzuetan zain egoten jakin behar da, zutik eta begiak zabalik baina zain. Eta zerbait iritsitakoan partekatzen jakin behar da, handitu dadin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.