Gutuna: "Adinekoen egoitzak eta COVID-19a"
Bihar Osasunaren Mundu Eguna izanik, protesta zaratatsura deitu dute bi elkarte horiek osasunaren pribatizazioa eta murrizketak salatzeko. 12:00etan izango da protesta balkoi eta leihoetan.
Lehenik eta behin doakie gure doluminik sentikorrena hildako guztien senitartekoei. Eta gure sentimendurik sakonena ospitalean hildako adineko pertsona nagusiekiko, senide eta lagunen laguntzarik gabe, agur esan gabe eta gizaki orok behar duen bezala heriotzara igarotzeko aukerarik gabe.
Adineko pertsonok gure ohiko ingurunean egon nahi dugu, gure etxean, auzoan, gure senide eta lagunekin, hori da gure nahia. Baina gure bizitzan bada une bat non hainbat faktorerengatik egoitza batera joatea beste aukerarik ez dugun, hala nola mendekotasun-maila, etengabeko laguntza espezializatua izateko zailtasuna eta gure etxebizitzaren egokitzapen falta direla medio.
Gure etxetik egoitza batera pasatzean, etxebizitzaz aldatzen dugu, inguruneaz, baina ez eskubideez. Adineko pertsonok, gure osasun-egoera eta mendekotasuna edozein dela ere, eskubidea dugu osasunerako, autonomiarako, intimitaterako, erabakiak hartzeko gure gaitasunek ahalbidetzen diguten guztietan, eta abar, hau da, gure premia fisikoei, emozionalei, autonomiari eta abarri erantzungo dien arreta, hain zuzen.
Hala ere, Gipuzkoako egoitzetako langileen borroka (lanuzteak, grebak), batez ere emakumeena, presente egon da 2019ko irailetik COVID-19a agertu arte, honako aldarrikapenok lortze aldera: plantilla handitzea, baliabide handiagoak eta lan-baldintza hobeak, alegia. Eskerrak eman nahi dizkiogu kolektibo honi egiten ari diren ahaleginagatik, kasu askotan babes-materialik gabe, eta beste batzuetan egoiliarrekin bizitzen geldituz. Bestalde, nabarmendu nahi dugu egoitzetako langileek eta “Gipuzkoako Senideak” ahaideen elkarteak bat eginda borrokatu dutela adineko pertsonak zaintzeko eta babesteko, eta guk haien aldarrikapenak babestu ditugula justuak eta bidezkoak direlako.
COVID-19ren pandemiak egoitzetako defizitak atera ditu argitara, eta une honetan erantzuna emateko zailtasuna gehitu du aurreko gabeziak direla eta, hala nola, osasun arloko giza baliabide falta, zaintzako langile falta, behar bereziei arreta ematea eta abar.
Adinekook COVID-19 delakoarekin bizi dugun dramak beldurrez erakusten digu, alde batera utzitako gizartearen zati garela zenbait gobernarirentzat
COVI D-19arekin azaleratutakoak Gipuzkoako Foru Aldundia gogoeta egitera behartu behar luke, “garrantzitsuena pertsona da” hitzetik ekintzetara pasatzea, adineko pertsonak zaintzera , eta aurrekontu handiagoa eskaini adineko pertsonentzako egoitza publikoetan, pertsonen lehentasunak lehenetsiz. COVID-19ak irakaspenak ateratzeko balio behar du, eta kostu ekonomiko handiko azpiegiturei lehentasuna ez ematea pertsonen eskubideen gainetik.
Azkenik, apirilaren 7a, Osasunaren Mundu Eguna, gogoratu nahi dugu, eta osasunaren pribatizazioa eta murrizketak salatzeko eta Kalitateko Osasun Publikoa eta Unibertsala defendatzeko aprobetxatu nahi dugu. Era berean, nahi duten guztiei dei egiten diegu, gizarte-sareetan agertzen ari den lapiko-protestarekin bat egin dezaten, egun horretan 20:30ean, Osasun Publikoa, Osasuna ez da saltzen, defendatzen da, lemapean, hain zuzen ere.
Gaurgeroa eta Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunak elkarteen izenean.