
Apirileko plenoan, zinegotzi batzuek etxetik konektatu behar izan dira. Lintziringo eremuan aparkalekuak egiteko lurra lagatu da.

Boumediene Gani Azkueneko dendariak ekintza solidarioa abiatu du. Erakusleihoa elikagaiez bete du, behar dituenak doan eraman ditzan etxera.

Andra Mari abesbatzaren zuzendari izanik egindako grabazioak, musika eta euskal musikarien gainean egin zituen lanak, artikuluak, idatzitako obra erlijioso zein profanoak, eta argazkiak bildu dituzte bertan.

Tokiko jarduera ekonomikoei begirako diru laguntzak astelehenetik aurrera eskatu ahalko dituzte mikroenpresek eta norberaren konturako langileek, nekazaritza sektorekoak barne. Eskaerak telematikoki edo telefonoz, 010 zenbakira deituta egin daitezke.

Gehiengo sindikalak Maiatzaren Lehenerako sortutako logoa balkoi eta leihoetara eramatea deitu dute. LAB eta ESK-k streaming bidez saioak emango dituzte.

Izarkom izenpeko proiektura atxikitu da Lezoko Udala eta momentuz, bederatzi familia laguntzeko txartelak eskuratu ditu kooperatibaren bitartez.

Lau Haizetara Euskaltzaleon topaguneak aste hauetako bizipenak partekatzea proposatu die herritarrei Euskaraldiak etxealdirako prestatutako jarduerei jarraituta.

Osasun larrialdiaren lehen egunetatik hasitako bidea egiten jarraitzen du Lezoko EH Bilduk. Hainbat eskaera eta proposamen zehatz egin dizkio Lezoko Gobernu Taldeari, eta beste eskaera batekin dator orain. FFP2 motako musukoak edo maskarak banatzea eskatu dio osasun arrazoiengatik, edota arrazoi ekonomikoengatik zaurgarrienak diren herritarrei.

Antxoko topaguneak gustura asko jaso zuten Piztu Lezokoen erronka. 181 lagun dantza betea jarri dituzte Topagunekoek. Emaitza dagoeneko denontzat ikusgai dago.

Hurrengo hitzordua, ostiralean, Maiatzaren Lehenean finkatu dute. Langileen Nazioarteko Eguna izanik, langileak omenduko dituzte, baina baita auzoko edadetuak ere.

Herritarren erantzuna "itzela" izan dela dio udalak: "150 bideotik gora jaso ditugu filma osatzeko. Eskerrak eman nadi dizkiegu herriak bizi duen egungo egoeraren autoerretratu filmikoa sortzeko euren pieza txikiak bidali dituzten guztiei".

Joan den ostiralean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adostuta aurkeztu zuten Talka eta Suspertze Plana konpromisoz eta arduraz egindako urratsa izan dela esan du Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak.

Datorren astelehenetik aurrera, txandakatutako aparkatzea sartuko da berriro indarrean. Egunean zehar, ordu eta erdiz aparkatu ahal izango da.

Elikagaiak saltzen dituzten postuak baino ezingo dute parte hartu azoka txikietan, eta gainera segurtasun distantzia eta higiene neurriak bermatu beharko dituzte saltzaile zein erosleentzat.

Bina positibo gehiago Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian koronabirusagatik. Oiartzunen berdin mantentzen da infektatuen kopurua.

Pasa den astean hasi ziren berriro lanean, eta euste-hormak ezartzeko garabiak muntatu dituzte. Astelehenean hasiko dira lanarekin.

Bideo ederra osatu dute eta sare sozialetan partekatu herritar guztiak dantza egitera animatuta.

Abenduaren 31 arte egin daiteke tasa horren ordainketa, erreziboa helbideratua izan edo ez.

Piztu Lezok antxotarrei jotako erronkaren harira egindako bideoa zabaldu du. Horren arabera, 269 izan dira bideoan parte hartu duten lezoarrak.

Larunbatean beteko dira 23 urte Oiartzungo kiroldegia ireki zutenetik. Urteurrena behar bezala ospatu ezin denez, argazki bidez egingo dute.