Bizipenak lau haizetara, euskaraz
Lau Haizetara Euskaltzaleon topaguneak aste hauetako bizipenak partekatzea proposatu die herritarrei Euskaraldiak etxealdirako prestatutako jarduerei jarraituta.
Egun berri bat eta erronka berri bat. Lau Haizetara Euskaltzaleon topaguneak aste hauetako bizipenak partekatzea proposatu die herritarrei Euskaraldiak etxealdirako prestatutako jarduerei jarraituta. Ez dute bat batean egin beharko, gaur, bihar eta etzi, pentsatu eta prestatuta, maiatzaren 3an, igandea, zabaldu beharko dituzte bizipen horiek herritarrek.
Helburua, etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu den komunitatearen bizipenak munduari erakustea da. Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamenduan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu dute: “Bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta… denak balio du”.
Orain arteko erronketan bezala, honetan ere argazkia edo bideoa grabatzekotan eta sare sozialetan partekatzerakoan #EtxealditikEuskaraldira traola eta@euskaraldia eta @euskaraldiaerrenteria aipamenak egiteko eskatu du. Baita leiho eta balkoiak koloretako puntuak erabiliz apaintzeko ere, bertan ahobizi eta belarriprestak daudela jakiteko.