Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: 'Ni ere Ikastolaren alde'

2022/09/02
Agustina Pontesta Garmendia

Agustina Pontesta Garmendia lezoarrak iritzi gutuna bidali du HITZAra. Honako lerrootan, hitzez hitz, hark esandakoak:

Aurkez nadin hasieratik, nire herriko Ikastolaren sorkide eta andereño ere izandakoa naiz, eta denboraren poderioz ilea urdindutakoa. Min handia jasotzeaz gain, pena eta tristura ematen didate azken bolada honetan Ikastolaren aurkako (irainak batzuek) iritziak eta artikulu egileek horrela pentsatzeak. Irakurriak irakurrita, ziur naiz denak ni baino gazteagoak eta frankismo garai hura bizi izan ez zutenak direla, eta Ikastolak sortzeko herri borrokan murgildu eta zenbaitetan kartzelaz ere atxilotuak izan zirenen errespetuz soilik, garai hura gogoan, beti egongo naiz Ikastolaren alde.

Baina denak ez dira aurkakoak noski, abuztuan BERRIAn (abuztuaren 11n) agertutako Josu Txapartegiren iritzi artikuluarekin erabat ados egonik, garai hura oroitarazi eta animatu nau lerrook idaztera.

Gure helburua

Gerra ondorengo krisialdi sozial, politiko eta ekonomikoa gainditzen zihoan heinean, 1960ko hamarkadan, Euskal Herriak herri bezala bere eskola propioa behar zuela ikusten genuen, eta ordura arteko hezkuntza eredu arrotzean ezagutzen ez zen eredu pedagogiko berri bat sortu nahi zen. Euskaraz izango zen heziketa nahi genuen geure haurrentzat, erdal irakaskuntza errotik aldatu nahi zen, eta pedagogia parte-hartzailean sinesten genuelako beronen alde borrokatu ginen.

Horretarako, herri osoaren partaidetza eta laguntza derrigorrezkoa zen, eta jaso ere jaso genuen, benetako ikasketa komunitatea osatuz. Eskolak herriarekin bat egin behar zuen eta egin ere egin zuen, guztion inplikazioa nabarmena izan baitzen. Hezkuntza komunitateko kideon borroka arlo guztietara eramanez, euskararen aldarria eginez, gure identitatearen transmisioa eginez. Etorkizunean euskaldun gisa bizi nahi bagenuen, euskal curriculumaren alde egin behar genuela ere bagenekien, eta gure heinean ere ekin genion. Berrikuntza eta sormena landuko zituen eskola nahi genuen gure ikasleentzat. Izaki zoriontsuak sortu nahi genituen. Bestalde, herri osoaren partaidetzaz egina zelako izaera publikoa eman zitzaion, kontzeptu hau bere zentzurik zabalenean hartuta. Horrela Euskal Herriak bere eskola izango zuen proiektua abian jarriaz, eta euskal hezkuntza nazionala bideratuz.

Guzti honetaz jabeturik, abertzale eta euskaltzaleen indar, gogo eta ilusioari esker auzolanean, etengabeko transmisioan jardunez egin ahal izan zen gure identitatearen transmisioa nolabait esateko. Euskal kontzientzia, herri kontzientzia zegoelako guztion baitan, eta benetan sinesten genuelako horretan buru-belarri lan eginez, euskara eta euskaraz irakatsiz, herritarron akuilu bilakatuz.

Egun, zoritxarrez, zerbaitek huts egiten badigu, nik uste, herri kontzientzia dela, bestela ez genuke irakurriko: “Ikastolek paper ikaragarria bete zuten euskararen alde euskara hiltzear zegoen momentuan…”. Nire galdera da, gaur egun euskara hobeto al dago, bada? Horrelako iritzia duenak zer nolako kontzientzia ote du zapalkuntzaz, oraindik euskaraz bizitzea ukatzen zaigunean? Euskara zatikatua hots, %tan proportzionalki derrigortzen dutenean, adib. hainbeste euskaldun A,B edo D ereduak aplikatzerako tenorean? Eskola materialetan Euskal Herria EAEra mugatzen denean? Nafarroa eta Iparraldea Espainia eta Frantziaz hartzen direnean? Eta beste hainbat adibide jar genitzake, esate baterako, administrazioak erdaraz funtzionatzen duenean? Osakidetzak erdaraz funtzionatzen duenean? Armada espainiarraren menpe gaudenean? Oraindik orain, Vuelta de España Bilbon hasi denean? Denak espainiartu nahi gaituztenean, horiek ez ote menperatutako herri baten seinaleak?

Beraz, herri kontzientziaren transmisioa hain urrun dagoen bitartean, eta Ikastolak sortzeko helburuak erdiestetik oraindik urrun xamar gaudenez, guk sortutako ekimen honek luzaroan beharrezko izaten jarraituko duela deritzot.

Eta bukatzeko, Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren esaldi batekin bukatuko dut: “Eskola oro ez dira Ikastolak eta Ikastolak oro eskolak dira”

Agustina Pontesta Garmendia. Lezo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.