Matrikulazio kanpaina abiatu berri dute lau euskaltegiek. Klaseetatik harago, txangoak, tailerrak, saio bereziak eta bestelakoak indartzeko apustua egingo dute aurten, "erabileraren oinarritutako metodologia delako gurea".
Laguntza inoiz baino beharrezkoagoa dutela dio oiartzuarrak, sahararren egoera «kezkagarria» baita. Harrera familien beherakadarekin kezkati dago, eta izatera animatu ditu herritarrak. «Bi edo hiru familia ditut Saharan».
25 egunetan 345 kilometro inguruko mendi ibilbidea egin du Oihane Retegi oiartzuar gazteak, 28 kilometroko desnibelarekin. Mugarri bat ezarri du, trabesia osorik egiten duen lehen emakumea izan baita.
Hilaren 9tik 11ra arte diziplina ugariz gozatzeko aukera izango da. Kulturabirusa egitasmoak azken bi urteetan "herriko kulturgintzan utzitako arrastoari eta saretzeari segika" antolatu dute, helburu oso antzekoekin.
Bigarrenez igoko da Arrizabalaga Kilometro Lezoren oholtza gainera. Iaz ez bezala, kontzertu akustikoa izango da aurtengoa. Bakarlari moduan hasitako bideari eusteko asmotan da: abenduan bigarren diskoa aterako du.
Txangoak, egun pasak, asteburu pasak... Denetik egiteko aukera izango dute aurten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gazteek. Urriaren 7an hasiko dituzte saioak.
67 lezoarrek beteko dituzte hemezortzi urte aurten. 400 euro inbertitzeko aukera lukete gazteek horren bidez, arte eta kultur produktuetan.
37 urte egon da Musika Eskolan lanean, eta azken urteetan bandaren zuzendaria ere izan da. Egindako lana eskertzeko omenaldia egin dio udalak.
Kanpaina abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta autobus urbanoko erabiltzaileek hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabilita.
Irailaren 7tik aurrera, Donibane eta San Pedroko alde zaharreko bizilagunek eskatu ahalko dute. Bestela, egungo lanak amaiera fasean daude.
Benjaminen, kimuen eta haurren taldeak sortu nahi dituzte. Izen emateen arabera ezarriko dituzte taldeak eta entrenamendu orduak.
Kutxa Ekoguneko adituek negurako aproposak diren barazkiei buruzko tailerra emango dute hilaren 7an, 18:00etan.