Irakaspenez beteta, agurtzeko unea heldu da

Sei aste igaro dituzte haurrek eskualdeko etxeetan. Bi haurrek Irunen igaro dute uda, lauk Donibanen, beste bik Errenterian eta Lezon batek.

Haurren senide eta lagunak atzo, autobusera igo aurretik.

Uztailaren 23an heldu ziren Saharako bederatzi haur Donibanera, eta udako sei aste harrera familietan igaro dituzte. Horietako bi Irunen egon dira, bi Errenteria-Oreretan, lau Pasai Donibanen, eta Lezon azkena. Jardueraz betetako asteak izan dira, eta bi aldeetatik asko ikasi dute.

Atzo, ordea, agur esateko unea heldu zen. Arratsaldean abiatu ziren Loiuko aireporturantz haur sahariarrak. Autobusera ig aurretik Donibaneko Meipiko plazatxoan elkartu ziren zazpi haurren senide eta lagunak [Irunen egon direnak lehenago abiatu ziren]. Horietako hainbatentzat, dena den, “gero arte” bat besterik ez da izango, ziurrenik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.