Kuadrillategin izena emateko epea, zabalik

Txangoak, egun pasak, asteburu pasak... Denetik egiteko aukera izango dute aurten Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gazteek. Urriaren 7an hasiko dituzte saioak.

kuadrillategi oiartzun curriculumak

12-16 urte bitarteko gazteak adi egon daitezela, Kuadrillategik jakinarazi baitu jada izena eman daitekeela ikasturte berri honetan. Ohi bezala, DBH ikasten ari direnek ahalko dute parte hartu, astean behin (ostiraletan gehienetan) bi orduz askotariko jarduerez gozatuko dute, “hizkuntza euskaraz finka dezaten”.

Txangoak, egun pasak, asteburu pasak… Denetik egiteko aukera izango dute Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako gazteek.  Lezon, Errenteria-Oreretan eta Pasaian DBH 1, 2, 3 eta 4ko gazteak apuntatu ahalko dira; Oiartzunen DBH 1 eta 2koak; eta Lezon eta Pasaian Batxilergoko ikasleak, Faktoria izeneko saioak eskainiko baitituzte  bi udalerrietan.

DBH 1-2 mailetako ikasleak hemen apuntatu beharko dira; DBH 3-4 mailetakoak hemen; eta azkenik, Batxilergoko ikasleek hemen eman  beharko dute izena. Norbere ikastetxean ere apuntatzeko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Hilaren 23a (ostirala da) izango da apuntatzeko azken eguna Lezon, Oiartzunen eta Pasaian. Errenteria-Oreretan aldiz, hilaren 30a (ostirala ere) izango da azken eguna.

Urriaren 7an abiatuko dute aurtengo Kuadrillategi, orduan hasiko dituzte saioak. “Euskaraz ongi pasatzeko gogoa baduzu, etorri gurera!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.