Gutuna: "Pasai Antxoko Luzuriaga eraikina"
Pasai Antxon egingo duten Euskotrenen lurpeko geltoki berria dela eta, Azoka eraikin kulturala gabe geldituko gara, zeinak elkarte, zerbitzu eta arte-, kultura-, musika-, haur-, eta udal-jarduera desberdinei ostatu ematen dien.
Arazo horri erantzuteko, Pasaiako Udaleko gobernuak eraikin berri baten eraikuntza aurreikusi du Biteri plazan, Pasai Antxon dugun aisialdirako eremu eskasa murriztuz; noiz eta herritarrak nahiz udaleko oposizioa behin eta berriro errepikatzen ari direnean Luzuriagako bulegoen eraikin zaharra erabil dadila Azokaren ordezko gisa.
Bien bitartean, Hakaitz Millan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko diputatuari, ideia bikaina otu zaio: Luzuriaga eraikinaz jabetzea sorkuntza artistikorako zentro berri bat egiteko, garai bateko Artelekuaren gisakoa. A ze astakeria! Millan jauna: Zuk badakizu non duzun iparra? Ez al duzu ezagutzen Pasai Antxon izango dugun berehalako beharra? Zergatik ez dio aldundiak Pasaiako Udalari laguntzen eraikin hori eskuratzen, udalerriak dituen beharrak asetzeko?
Mesedez, informa zaitez ongi Pasaiako alkatearekin, zeina zure alderdiko kide den; kokatu eta egin zerbait koherentea, MESEDEZ.
Eduardo Perez Cortes. Pasai Antxo