
Barrutiko farora eta puntetara doan bidea iraila hastearekin batera irekiko dute. Udal arduradunek aurreikusitako epea bete da.

Emakumeetan Hondarribia, Hibaika eta San Juan joango dira zazpi plazetako baten bila; gizonetan, Hondarribia, San Pedro, San Juan eta Hibaika.

EGA edo euskara maila baliokidea eskatuko dute lan poltsa osatzeko. Kontuan hartuko dituzte komunikazioari buruzko ezagutzak izatea.

Ama eta alaba nerabearen arteko harremanean oinarritu du bere lana Legorburuk, minbizia hizpide, esperantzari lotuta.

Mahaiaren gainean jarri diren proposamenak aztertzeko kontraste saioak egingo dituzte irailean zehar, arloka. Azarorako osatu nahi dute plana.

Espainiako estatuko nasen igoera handienetarikoa zenbatu dute. Industriaren berraktibatzea eta automobilen esportazioa izan dira giltza.

Errenteria-Oreretaren suspertze ekonomikoan eragitea du xede Bizi Errenteria kanpainaren barruan, udalak epe laburrean abiatuko duen hirugarren bonu kanpainak.

Helduen Tailerrek hogei ikastaro eskainiko dituzte aurten. Ikasturte osoa edo hiruhilabeteka izena emateko aukera egongo da aurten ere.

Labik gaur hartutako aforo malgutzeak irailaren 1ean jarriko dira indarrean. 01:00etako itxiera ordua bere horretan mantendu dute.

Erandioko banderagatiko lehian Deusturen atzetik gelditu izanagatik galdu dute oreretarrek igoerarako play-offerako sailkatzeko aukera.

Santusene eta Elorrondo kaleetan lanak egiten ari dira, eta obrek bihar eragin zuzena egingo diote bi kaleei. Autoa garajetik ateratzeko eskatu dute.

Argiak, kamera... Moda! erakusketarako bisita gidatu bereziak egingo ditu Jantziaren Zentroak irailaren 11, 18 eta 25ean. Zinemako historian ikur izan diren hamar jantziren kopiak bildu dituzte erakusketa horretara.

Lezoko Baratze Parkeko erabiltzaileen zalantzak argitzeko zerbitzua 18:00etatik 19:30era izango da herriko gunean.

Erdialdeko kaleetan barrena egingo du diana Udal Txistularien taldeak datorren igandean.

Goxatu zerbitzua hamabost egunean behin eskainiko dute barruti ezberdinetako gaztelekuetan. Lahia 3.0 Sexologia eta Hezkidetza Elkarteak kudeatuko du.

Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren lehenean irekiko dute, eta hilabete horren azkenean bukatuk da. Oraindik ez dute zehaztu hauteskundeen data.

Bukatu berri den asteburuan zortzi positibo izan dira Errenteria-Oreretan, sei Oiartzunen, lau Lezon eta hiru Pasaian. Tasak, oro har, beherantz.

Añorgak irabazi du Touringek antolatutako Errenteria Hiria Txapelketako aurtengo ekitaldia. Larunbatean jokatu zuten finala Añorgak eta Touringek.

Izena emateko epea irailaren 15etik 30era egongo da zabalik. Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko zentroetan 4-12 urte arteko haurrak hartuko dituzte.

Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko udal gaztelekuen ateak zabalik egongo dira ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan.