Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: 'Badiaren biziberritzea Antxorentzat'

ADIFek Pasai Antxoko tren geltokia berritu behar duela iragarri du; iritzi artikulu honetan geltokia berritzeko planteamendu bat proposatzen da, eta tokiko erakundeei horren alde egin dezaten eskatzen zaio, ADIFekin negoziatuz.

Eduardo Perez Cortes
2019/04/02

Pasai Antxoko tren geltokia

Hilabete bat baino gehiago da ADIFek sorpresaz hartu gintuela, Antxon geltoki berri bat eraikitzeko asmoa duela iragarriz. Geltokiaren lurrek Antxo Iparraldea zokoratu eta baldintzatzen dute, ganorazko autobus geltoki baterako ere nahikoa tokirik utzi gabe.

Antxoko geltokiak erabiltzen ez diren trenbideak ditu, eta oso gutxi erabiltzen den eraikin bat bidaia txartelen salerosketarako. Horiez gain, sei trenbideetako parke bat du aparkalekurako, aspalditik oso gutxi erabiltzen dena. Tren bat edo bi egon ohi dira aparkatuta, eta askotan bat bera ere ez, beraz, bistan da ez dela oso beharrezkoa, are gehiago kontuan izanik Lezo-Gaintxurizketako geltoki intermodalean aparkalekurako trenbideak egongo direla.

Oso komenigarria litzateke gure erakundeek (udala, aldundia eta Eusko Jaurlaritza) urrezko aukera hau baliatzea eta aipatu lanak badiaren biziberritzearen parte bailiran kontuan hartzea (izan ere, Antxori, biziberritze horren barruko ezer ez baitzaio egokitzen ari) eta ADIFekin negoziatzea, geltokia berritzeko proiektua aparkaleku eremurantz mugituz. Hau da, bazter trenbideak eta txarteldegia hartzen duen eraikina kendu, eta trenbide nagusiak aparkalekurantz mugitu. Modu horretan Pasaia-Irun norabidean doan trenbidea Pasaia-Donostia trenbidea bihurtuko litzateke (gaur egun jada Donostiarantz trenak irteten dira) eta geltokia bera eta nasa eta aparkalekurako 1 eta 2 trenbideak, trenbide nagusi bihurtuko lirateke; Horiez gain,  gaur egun aparkaleku gisa erabiltzen den 3. trenbidea Pasaia-Irun arteko nasarako litzateke. Hau guztia eginda ere, aparkalekurako hiru trenbide geratuko lirateke soberan.

Proiektuaren aldaketa honekin Antxo Iparrak espazio ezin ederrago bat irabaziko luke, etorkizunerako proiektuei ateak irekiz, errepidea etxeetatik aldentzea kasu, eta pasealeku edo bulebar bat eraikitzeko aukera sortuz (bere garaian agindu ziguten moduan, baina gaur gaurkoz ez daukaguna), edota ganorazko autobus geltoki bat eduki, (eta ez gaur egun daukaguna), aparkatzeko toki hain eskasak eta beharrezkoak sortu, eta bestelako hamaika hobekuntza ahalbidetu.

Irunen ADIFekin negoziatzea lortu dute trenbideak lurperatzeko; Antxorako planteamendu honetan ez da hainbeste eskatzen. Tren geltoki berri bat toki berean eraikiko balitz Antxo Iparra zokoratuta eta kondenatuta geratuko litzateke, espaziorik gabe, hamarkada askotarako, eta hori gertatzea, gaur egun, oso tamalgarria litzateke.

Planteamendua grafikoki azalduta
 
 

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.