Gutuna: "Indigenak hiltzen ari dira"
Koronabirusaren pandemia herritar guztien artean zabaltzen ari da, eta beti moduan, indigenak dira kaltetuenak, bizi baldintza okerrenak eta osasungaitzenak pairatzen dituztelako. Beren erakundeetako arduradunek eskaera zehatzak egin dituzte, baina badirudi gobernuak ez duela egoeraren larritasuna onartu nahi, eta ez du erantzunik eman, ez bederen, tragedia honek herri indigenen artean hartzen ari den dimentsioaren neurrian.
Arajunoko (Pastaza probintzia, Ekuador) Dawa buruzagiak ospitalea eskatu du bere herriaren izenean. Chachi komunitateak isolatu egin dira modu boluntarioan kutsatzea saihesteko. Siona-Secoya komunitateak, ahal bezala zaintzen ditu bere adinekoak. Cofan herriko Maria Minda Aguindak, esan du ez duela borrokatzen jarraitzeko indarrik. Waoraniek arreta humanitario eza salatu dute: Oswaldo Nemquinok ez daki zer gertatzen ari den, berriak oso berandu jasotzen dituztelako; Alicia Nemquiwik dio Orellanako probintzian lanean ari den Repsoleko banatzaile batek positiboa eman duela COVID-19an eta ezin izan diotela laguntzarik eskatu inori.
Shuar hizkuntzak ez du pandemia edo birusa izendatzeko terminorik, eta mesett hitza —gaixotasun larria—sortu dute izendatzeko. Petrolerek ekarritako epidemiek Zaparaekin amaitu dute ia; bost hiztun baina ez dira bizirik. Ekuador eta Kolonbiako muga arteko eremuan bizi direnak. Awak eta Emberak oihanaren sakonenean ezkutaturik daude, gerrilaz, soldaduez eta narkotrafikatzaileez babesteko. Haurrek, zer sanik ez, ez dute urruneko hezkuntzarako sarbiderik. Oihanean batu diren herriak babesteko ez dago hesi epidemiologikorik, nahiz eta jakin badakiten, herrixka horietako kideek ez dutela gaixotasun exogenoei aurre egiteko defentsarik, eta epidemia batek herri osoak hil ditzakeela. Angel Lema kexu da Quiton bizi diren kitxuek ezin dituztelako jada, bizi ahal izateko, litxarreriak saldu.
Kexu da Maria Guaman; barazki eta frutak saltzen zituen San Roque azokan ateak itxi dizkiote. Leonidas Izak elikagaiak banatzeko bide zuzenak eskatu ditu, eta kutsatze kopuruak gora egin duela dio. Alberto Ainaguanoko penaz dio, birusari, landatutakoak hondatzen dizkien Sangay sumendiaren erupzioa gaineratu behar diotela.
Sufrimendu eta eskaera zerrenda luzeak argitaratzen ari dira herri aborigenen eskura dauden agerkari alternatiboetan. Pueblo Indio Fundazioak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek ahal duten guztia egiten dute kalteak gutxitu eta egungo egoeran biderkatzen ari diren gabeziak estaltzeko. Egitura soziopolitiko arrotza da estatua, nola hala beste herritarrengana heldu bai, baina behar duten arreta eta errespetua jasotzen ez dutenentzat.
Indioa izatea ez da soilik identitate etniko kontua; ekonomikoa, soziala eta etikoa ere bada. Indigenak gaixotasunez eta pobreziaz hiltzen utziko ditu gobernuak? Gai izan al da aurrean duen erronka historikoari erantzuteko?
Ileana Almeida, Ekuador Herri indigenen historiaz, kulturaz, hizkuntzez, mitoez, eta etnogeografiaz idazti du, baita beren borroka politikoez ere.