Iragarri zuen Ereintza Dantza Taldeak aste hasieran soka dantza ez zela aurreko urteetako moduan izango, baina izango zela. Online egingo dute, eta horretarako bideoa prestatzen dihardute.
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretako sailburuak, 'normaltasun berrian' koronabirusa kontrolpean mantentzeko neurrien xehetasunak eman ditu gaur.
Uztailaren 6an aukera berezia izango da, artistak berak hitz egingo duelako jendaurrean bere sormen prozesuaren gainean. Erakusketan bertan izango da.
Oiartzungo Udalak iragarri zuen diru laguntzak banatuko zituela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak publiko egitean. Uztailaren 3ra arte eska daitezke.
Guztira 5000 bonu kaleratuko dira. Bonu batek 20 euro balioko ditu eta 30 euro arteko erosketak egin ahalko dira Pasaiako komertzioetan, uztailaren 15etik urriaren 31ra arte.
Egoerak baldintzatuta hasiko da arraun denboraldia. Ate joka dago jada, eta horren harira, zaleei, herritarrei, enpresa eta saltokiei, eta instituzioei laguntza ekonomikoa eskatu die Hibaika Arraun Elkarteak, "inoiz baino beharrezkoagoa dugulako".
'Normaltasun berriaren' lehen onura Lezon: bihar zabalduko dituzte haur parkeak. Udalak oroitarazi du arduraz jokatu behar dela, jende pilaketak saihestuz.
Kiroldegiak ahalik eta eskaintza zabalena eskaini nahi du, eta udako ikastaroak emango dituzte. Madalensoro erabiltzeko erreserba egin beharko da.
Ez dute atea erabat itxi beraien kasuan, izan ere, egoerak aukera ematen badu, aurrerago jai ekitaldiak egiten saiatuko direla esan dute.