Gutuna: Makroproiektorik ez
Bianditz-Domiko bizirik Herri ekimenak, Gasteizen, hilaren 23an Makroproiekturik ez! lemapean Euskal Herria bizirik koordinakundeak sustatutako manifestazioan parte hartzera deitu du.
Bianditz-Domiko bizirik Herri ekimenak, Gasteizen, hilaren 23an Makroproiekturik ez! lemapean Euskal Herria bizirik koordinakundeak sustatutako manifestazioan parte hartzera deitu nahi du.
Gure hurbileko mendietan Repsol eta Endesak ezarri nahi dituzten makrozentral eolikoak, eta horietara iristeko eraiki nahi dituzten pista erraldoiak eta linea elektriko berriek, eragin zuzena dute gure ondare naturalean eta beraz gure bizi baldintzetan. Honetaz gain, proiektu hauen atzean enpresa hauen negozioak handitzeko nahia ikusten da, eta ez datoz inolaz ere energiaren desmerkantilizazioa, kontsumoaren jeitsiera eta jendartearen oinarrizko beharrak asetzera.
Horrela uler daitezke elektrizitatearen kontsumoa biderkatuko luketen datu zentroak, elektrolizadore, AHT, armagintzaren hazkundea edota garraio partikularra elektrifikatzearen nahia. Energia iturriak aldatzea soilik, ez dakar ez deskarbonizazioa, ez burujabetza, ez eta kolonialismo estraktibista eta pertsonen esplotazioaren amaiera. Paradigma aldaketa, sistema kapitalista depredatzaileari agur esatetik etorriko da, justizia sozial globala eta lurraren muga biofisiko guztiak errespetatuko dituen eredu batera aldatzen dugunean.
Maiatzaren 23an Euskal Herriko bazter guztietatik, Makroproiektu guzti hauen kontra ahotsa altxatuz araban elkartuko gara, izan ere, lurralde honetan pilatzen baitira makroproiektu energetikoen kopuru haundiena. Milaka hektarea nekazal lur eta mendilurrak sakrifikatuaz.
Oarsoaldetik aterako den autobusak, Oiartzundik 15:00tan eta 15:15etan oreretan jende gehiago jasoko du. Izen ematea: Oiartzungo garmendi txokolategian, Oreretako Arkaitza tabernan, Lezoko Txerrimuñon edota Tiñelun egin daiteke hilaren 20a baino lehen.
Euskal Herria ez dago salgai!
Bianditz-Domiko Bizirik Koordinakundea, Oarsoaldea
