Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Merezi dugun herria"

Aizpea Otaegi
2020/07/08

Ez dira errazak izan pasa diren azken aste-hilabeteak. Hilabete batzuk lehenago imajinatu ere egingo ez genuen egoera etorri zaigu, sekula lehenago kudeatu gabea. Pandemiak hankaz gora jarri ditu gure bizitzetako esfera guztiak: familia-harremanak, lan egiteko modua, gure bizitza soziala, osasuna… beldurrak eta ziurgabetasunak areagotu zaizkigu eta planak egitea zail bihurtu da, zaila baita jakiten hilabete barru edo urte amaieran zein izango den gure egunerokotasuna. Egun halabeharrez hartu behar izan ditugun ohitura berrietatik, zeintzuk mantenduko dira? Zer berreskuratuko dugu pandemia aurreko bizimodutik?

Jakina denez, guztiok ez dugu ziurgabetasun-sentsazio bera edota ziurgabetasuna bizitzeko moduak ere ez dira berdinak, baina pandemiaz geroztik ziurgabetasuna areagotu egin dela egitate bat da. Batetik, lehen ere ahulen zirenen beharrak eta zaurgarritasunak ageriago jarri dizkigulako pandemia honek. Bestetik, pandemiaren aurrean guztiok sentitu garelako lehen baino zaurgarriago, hauskorrago. Eta ziurgabetasunak ezinegona, estresa eta urduritasuna bezalako sentimenduak eragiten dituela ere jakin badakigu, gure azalean sentitu baitugu.

Pandemia honek nabarmen ikusarazi dizkigu gure bizimoduaren mugak. Naturarekin, kontsumoarekin, zaintzarekin, denborarekin… beste harreman-mota bat eraikitzeko dugun premia. Hori guztia aldatzeak epe luzeko ikuspegia eta estrategia eskatzen ditu. Epe laburrean berriz, txertorik ez den artean zaila izango da gure bizitza lehengoratzea. Eta politikagintzan dihardugunon ardura izango da ezagutzaren eta zientziaren diziplina desberdinetan ongi prestatuko profesionalak izatea eta une honetan bizitzen ari garena bezalako premia eta erronkei herri gisa erantzuteko moduko inbertsioa egitea ikerketan. Baina bada beste txerto mota bat ere politikagintzatik landu behar duguna: gaixotasuna eragiten digun birusari aurre egiteko baino, bizi dugun egoerak eragindako ziurgabetasunari aurre egiteko balio diguna: komunitatearen txertoa.

Izan ere, nola egin diogu bada aurre gure herrian azken aste eta hilabeteetan bizi izandakoari? Zerk arindu digu pandemiak eta ziurgabetasunak eragindako ezinegona? Zalantzarik gabe, komunitate bakar gisa jokatzeak eta hala garela (eta izan gaitezkeela) sentitzeak.

Komunitate bakar bat garela sentitu dugu komunitatea osatzen dugun kide edo kolektibo desberdinen beharrak eta premiak politikagintzaren erdigunean jarri direlako; komunitateko kide gisa, ekarpena egin eta inplikatu garelako; lankidetzan jardunez udalaren eta boluntarioen artean laguntza-sare garrantzitsua artikulatzeko gai izan garelako; eta, finean, inor atzean edota bazterrean utzi gabe, elkar zaindu dugulako.

Eta elkar zaintzea izan da adinekoei egunero deitzea edota erosketa etxera eramatea; kalean bizi direnentzako aterpe duina atontzea; bat-batean diru-sarrerarik gabe geratu eta gutxienekoak ez zituztenei urgentziazko laguntzak ematea; indarkeria matxista sufritzen duten emakumeak bakarrik ez uztea; ordenagailurik edota internetik ez zuten ikasleei euren hezkuntzarako eskubidea bermatzea; negozioa dutenei aurrera egiten eta ez etsitzen laguntzea; familien kontziliazioa babestea; edota etxeko langileei laguntza osagarria bermatzea. Izan ere, komunitate bakarra bagara, garrantzitsuena komunitate hori osatzen dugunon bizitzak badira, nola utziko dugu ba inor bazterrean?

Pandemia betean, foru-funtsa arautzen duen foru-legea bertan behera utziz udal-aurrekontuaren ia 6 milioiko murrizketa pairatzen genuen bitartean, edota erakunde eskudunek ardurarik hartzen ez zutelako, oinarrizko eskubideak urratzen ziren bitartean, Errenteriako Udalak pandemia-egoerak eragindako premia horiei guztiei arduraz eta azkartasunez erantzun die, aurreikusita ez zeuden gastu horiei guztiei aurre egiteko behar ziren moldaketak eginez.

Izan ere, udalerrian bezala, EAEn, politikagintzan ari bagara, inola ere onartu ezin ditugun egoerak aldatzeko da, gure jendartean aurrera egiteko une bakoitzean baldintzarik ahulenak dituztenei edo babesgabeen direnei eskubideak bermatuz, guztiok hobeto bizitzeko. Horretarako baino ez du merezi politikagintzan jarduteak. Eta helburu horiekin jarduteak baino ez digu bermatuko guztiok merezi dugun herria.

Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.