Abuztuan zehar, hainbat egitasmori esker, are erakargarriagoa izango da Oiartzungo uda. Hizkuntza, paisaia, historia, abentura... Oso-osoa da herritarrek duten aukera.
Hogei urteko isilunearen ondoren, ‘Sano erradikal’ poema liburua argitaratu du Diazek. Emakume ahotsa duen euskarazko poesiarekin iraultzara deitu du idazleak, irri kolektiboa soinean hartuta.
Aurten ez da festarik ospatuko Oiartzunen, udalak eta Jai Batzordeak hala erabakita. Kultur eskaintza kontrolatuak jarraituko du, eta herritarrei dei egin die ostalarien egoera berezia kontuan hartzeko.
Sendi giroan hasi zen elkartasun ekintza batek, familia zabalago baten kide bilakatu zituen Mikel Arnaez eta Ane Aginagalde: Odol emaileen taldeetako ordezkari dira, orain, antxotarra eta hondarribiarra.
Uztaileko plenoa mamitsua izan da. AHTarekin zerikusia duten bi puntu aztertu dituzte. Zaharren etxeak ere hizpide izan dituzte.
Bi igogailu berri dira martxan gaurtik Errenteria-Oreretan. Bi igogailu horiek, Beraun-Galtzaraborda ardatza indartzera datoz, baita ingurune hori irisgarriagoa egitera ere bertako bizilagunentzat batez ere, baina herritar guztientzat oro har.
Orain arte beharrezkoa bazen, orain are beharrezkoagoa bihurtu da musikari eta kulturgileei babesa ematea eta horri begira, berrinterpretatu egin dute jaialdia antolatzaileek.
2018an kargua hartu zuenetik babes sendorik sentitu ez duela adierazi du. Presidente bezala egindako ibilbidearen balorazio positiboa egin du, komunikatu publiko baten bitartez.
Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez dute antzeman kasu berririk.
EMKEk Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarekin elkarlanean egin du dokumental hori. Proiektuaren ardatz nagusia, euskal konposizioen berreskuratze musiko-historikoa da.
Herritarrek pandemia nola bizi duten jaso du Mendi Urruzuno argazkilariak bere argazki kamerarekin. ‘Herribirusa’ proiektua da emaitza; bihartik irailaren 13ra arte ikusi ahalko da kalean.
Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.
Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek hiru herrietako ostalaritza establezimenduei euren menuen QR kodeak euskaratzeko eskaintza egin diete.
Alaberga eta Galtzarabordako Urdaburu kaleko igogailuak asteak daramatela zerbitzutik kanpo eta udalak "egoera konpontzeko ezertxo ere" ez duela egin dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak.
Gaur, osteguna, udalbatzarra egingo da Gezala aretoan eta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta moduan, eraikinaren aurrean biltzeko deia egin die herritarrei Orain Ardura taldeak.
Asteburu honek Kulturabirusaren uztaileko eta abuztuko egitarauen arteko zubi-lanak egingo ditu. Harri Beltzaren kontzertua eta arozenatarrena izango dira plater nagusiak.
Altzibarko Olalde eremuan, bi lokal-komertzial lote jarriko ditu salgai Oiartzungo Udalak, lehiaketa ireki baten bidez. Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Alabergako Goiko plazan 19:30ean izango da kontzertua, eta eguraldi txarra egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatuko dute.
Poeta eta abeslaria izateagatik ezagun egin zen oiartzuarraren alde prosaikoa bildu dute Mugarri bildumaren 26. alean. Eli Perezek azaldu du.
Kantinaren ustiapenerako kontratuak urtebeteko iraupena izango du (hiru luzapen aukerekin). Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 24ean amaituko da.