Herritarren Arreta Zerbitzuko Bulegoek ordutegi berria izango dute abuztuan

Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.

Pasai Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa.

Pasaiako Udalak Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoek abuztuaren 1etik 31ra arte (bi egun horiek barne) izango dituzten ordutegien berri eman du. Iragarri dute aurretik hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izango dela, eta harremanetan jartzeko 943 34 40 34 telefono zenbakia ahalbidetu dute. Honakoak dira, barrutiz barruti, ordutegiak:

  • Antxo: Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 13:30era arte.
  • Trintxerpe: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 14:00etara.
  • Donibane: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.