Uztaileko plenoa mamitsua izan da. AHTarekin zerikusia duten bi puntu aztertu dituzte. Zaharren etxeak ere hizpide izan dituzte.
Bi igogailu berri dira martxan gaurtik Errenteria-Oreretan. Bi igogailu horiek, Beraun-Galtzaraborda ardatza indartzera datoz, baita ingurune hori irisgarriagoa egitera ere bertako bizilagunentzat batez ere, baina herritar guztientzat oro har.
Orain arte beharrezkoa bazen, orain are beharrezkoagoa bihurtu da musikari eta kulturgileei babesa ematea eta horri begira, berrinterpretatu egin dute jaialdia antolatzaileek.
2018an kargua hartu zuenetik babes sendorik sentitu ez duela adierazi du. Presidente bezala egindako ibilbidearen balorazio positiboa egin du, komunikatu publiko baten bitartez.
Oarsoaldeko gainontzeko herrietan ez dute antzeman kasu berririk.
EMKEk Eresbil Musikaren Euskal Artxiboarekin elkarlanean egin du dokumental hori. Proiektuaren ardatz nagusia, euskal konposizioen berreskuratze musiko-historikoa da.
Pasaiako Udalak barruti bakoitzeko HAZ bulegoek abuztuan izango duten ordutegien berri eman du. Goizez bakarrik egongo dira zabalik.
Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek hiru herrietako ostalaritza establezimenduei euren menuen QR kodeak euskaratzeko eskaintza egin diete.
Alaberga eta Galtzarabordako Urdaburu kaleko igogailuak asteak daramatela zerbitzutik kanpo eta udalak "egoera konpontzeko ezertxo ere" ez duela egin dio Jose Angel Rodriguez PSE-EEren bozeramaileak.
Gaur, osteguna, udalbatzarra egingo da Gezala aretoan eta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta moduan, eraikinaren aurrean biltzeko deia egin die herritarrei Orain Ardura taldeak.
Asteburu honek Kulturabirusaren uztaileko eta abuztuko egitarauen arteko zubi-lanak egingo ditu. Harri Beltzaren kontzertua eta arozenatarrena izango dira plater nagusiak.