Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Jexux Leonet: "Gure ingurua zaintzeko erronka dugu egun hauetan"

Oiartzun
Kultura

Aurten ez da festarik ospatuko Oiartzunen, udalak eta Jai Batzordeak hala erabakita. Kultur eskaintza kontrolatuak jarraituko du, eta herritarrei dei egin die ostalarien egoera berezia kontuan hartzeko.

Jexux Leonet Jexux Leonet alkatea.
2020/07/31
Erik Gartzia Erik Gartzia

Aurten ez da xanistebanik ospatuko, udalak eta Jai Batzordeak aho batez erabakita. Jexux Leonet Oiartzungo alkatea udara berezi honi buruz aritu da elkarrizketa honetan: kultur programazioa, ez-xanistebanak, ostalaritza…

Udalak eta herriko sortzaile eta eragileek egitaraua antolatu duzue elkarlanean.
Aurtengoa ohiko udara bat izango ez dela aurreikusten genuen. Konfinamendua bukatu, eta arintze fasea ematen ari zen heinean, erabakiak joan behar izan dugu udarari begira. Kultura Sailetik, herriko eragileekin, joan gara pentsatuz zein kultur eskaintza martxan jarri genezakeen herriari begira. Ez dira beste festa paralelo batzuk. Alderantziz: saihestu nahi dugu festetan elkarretaratzen den jendea elkartzea, harremanak izatea.

Horrek eraman gaitu uztaila eta abuztuko programazioa osatzera, intentsitate jakin batekoa. Gainera, Xanistebanetako hausnarketa egin zuen udalak, eta Jai Batzordearekin partekatu genuen bilera batean. Eragile guztiak iritzi berdinekoak dira.

Beste herritan hala erabaki zen.
Bai. Oiartzunen, nahiz eta herrian kutsatu kopurua ez dugun handia izan, ikusten genuen festak ez zirela inondik inora ospatu. Ezin genien xanisteban batzuei aurre egin. Jai Batzordeak heldutasunetik hartutako erabakia da bertan behera uztea. Eskertzekoa da bai urteroko eginahala festa ongi ateratzeko, baita aurten azaldu duten heldutasun hori ere.

Hortik aurrera, udara badago, opor eremu bat badago, eta aisialdirako eskaintza ere badago. Garrantzia ematen diogu sortzaileak herrikoak izateari. Kultura asko sufritu duen —eta sufritzen ari den— sektorea da.

Helburuetako bat da ikustaraztea zein garrantzia duen?
Horretan zentratu gara. Ez duguna egin da xanistebanetan egin ohi ditugun ekitaldiak banatu. Xanistebanak ez dira egingo, xanistebanetan egiten diren gauza pila bat ez dira egingo, eta ez da festa bat ordezteko izango.
Bi helbururekin antolatu dugu. Batetik, herritarrei eskaini nahi genien kulturarekin gozatzeko aukera bat. Bestetik, sortzaileei aukera eman beren lanak erakusteko.

Pandemiarena ez zen aurreikusten. Inprobisatu izan behar al duzue?
COVID-19ak eremu guztietan jarri ditu gauzak hankaz gora. Detaileraino erabakita geneuzkan gauza guztiak aldatu egin behar izan ditugu, eta aldatzen jarraitu behar izango dugu. Edozer egin nahi dugula, COVID-19ak baldintzatuko du dena.

Inprobisatu dugu, bai: ez dugu egoera inoiz bizitu, eta erabakitzeko denbora gutxi izan dugu.

Uztailean herriko sortzaileak izan dira, eta abuztuan herriko eragileen txanda da. Eremu horiek nabarmentzeko beharra ikusten zenuten?
Bai. Oso garrantzitsua iruditu zaigu eragileekin hausnartzea. Saiatu gara —eta uste dut neurri handi batean lortu dugula ere bai— erabaki horiek ez izatea gure erabakiak bakarrik, eta gero azalpenak eman behar izatea. Lehendik bagenuen horrelako kultura bat, eta udaletik edozein erabaki hartu aurretik, konpartitu egiten ditugu.

Pixkanaka ari gara udara janzten. Gero udazkena etorriko da, eta ez dakit noiz arte jarraituko dugun lan horretan. Kontziente gara COVID-19ak ematen duela estres maila igotzen diela herritar guztiei eremu guztietan, eta jakin behar dugu hori kudeatzen. Horretarako garrantzitsua da kultur eragile guztiekin etengabe komunikatzea. Kasu honetan kultur eragileak dira, baina gainontzeko eremu guztietan ere beharrezkoa da harreman hori mantentzea.

Xanistebanak, berez, igandean hastekoak ziren. Dei berezirik egin duzue?
Lehen festarako, elkartzeko, parrandarako eta harremantzeko izaten zen eremua aurten elkar zaintzeko bihurtuko dela. Datorren astea ez dadila izan iraila eta urri triste baten ataria. Alderantziz, gure ingurua zaintzeko erronka bat dugu, eta horretan bilakatu behar dute aurtengo ez-xanistebanek.

Esan behar dut ostalariak bizitzen ari diren egoera oso gogorra izaten ari da. Behin ireki dutenean ere, lan egiteaz gain, tabernako egoera kudeatu egin behar dute. Beren lana egin, beren burua babestu eta, gainera, arauak betearazi behar dituzte, ahal den neurrian.

Denok kontziente izan behar dugu taberna edo jatetxea batera joaten garenean, langile batzuk lanean ari direla, eta egoera zaila dutela. Denok lagundu behar dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.