Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Pasaiako Udaleko Langileen Batzordeak Udaltzaingoari buruzko argibideak eman nahi ditu"

Aitor Oteiza Olazabal
2019/12/12

Pasaiako Udaltzaingoko langileen batzarrak aditzera eman nahi du, lehengo gobernu taldeak LEPak eta lan poltsak Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik eta Arkautetik kudeatzea erabaki zuenetik, egoera okerragora joan dela. Legegintzaldi honetan egoera oraindik are gehiago makurtu da: Arkauten zegoen lan-poltsa, zeinetatik era kaskarrean elikatzen zen Udaltzaingo hau, hila dago jada. Gogoratzea merezi du LAB, ELA eta CCOO sindikatuetako kideok, LEPak eta poltsak udaletik bertatik kudeatzearen aldeko agertu ginela eta «baterakoaren» aurka.

Azken urteotan udal honetan plaza atera duten udaltzain berrietatik gehienek beste destino batzuetara joatea aukeratu dute, Ertzaintzara edota beste udaltzaingo batzuetara. Udaltzain ihes horren arrazoiak askotarikoak dira; haietako bat, bizilekutik lantokia urrun egotearena, baina, funtsean, lan-baldintza eta soldata aldetik beste udaltzaingo edota Ertzaintzaren aldean, askoz kaskarrago egoteari zor zaio. Langileen batzarraren iritzian, egoera gaur egun Udaltzaingoan ezin eramanezkoa da.

Plantillaren heren bat falta da, eta lanean dihardutenen artean batez besteko adina 53 urtekoa da. Pertsonal faltak dakar berekin lan txanda asko hiru langilerekin bakarrik betetzea, eta are, batzuetan bi udaltzainekin bakarrik, hamabi ordutan. Salbuespenezkoa zena normala bihurtu da. Hilabeteak daramatzagu egoera honetan. Eta kontziente gara auzotarrek agertzen dituzten kexa ugariez, laburkiro kontaturik, «udaltzainak ez direlako ageri».

Muturreko egoera honek ondorio larriak ditu udaltzainen eguneroko lanean:
1. Ezin da kalitatezko zerbitzu publikoa eman pertsonal faltak gure eguneroko lana mugatzen duelako. Ez gara trafikoa erregulatzera, zamaketa lanak, gaizki aparkatutako auto eta abarretara iristen; bakarrik egoera larrietara, hots, istripuak, alkoholemiak eta horrelakoetara. Ikastetxeetako sarrera-irteerak kontrolatzeko lana, gaur egun, ez da betetzen. Era berean Udal Ordenantzen Kontrol Taldeak hilabeteetako atzerapen metatua du administrazio-lanetan.

2. Udaltzainen segurtasuna arriskuan dago pertsonal faltagatik. Oso ezberdina da esku-hartze delikatu batera bi udaltzain joatea edo lau joatea; lapurretak, erasoak edo beste zeinahi delitu dela eta. Eta Ertzaintzaren errefortzuak espero izanez gero, pasaitarren segurtasuna arriskuan dago.

3. Egoera honegatik Udaltzaingoan dagoen estres maila oso altua da, hain langile gutxi egonik ebatzi beharreko egoerak pilatzen direlako eta maiz lehentasun edo urgentziagatik ez dira behar den bezala ebazten; gutxienekoak bermatzen dira eta beste urgentzia batera…

Badakigu sindikatuek eta Udaltzainburuak, era batera eta bestera, neurriak eskatu dituztela arazoa konpontzeko. Eta eraman ezineko egoera honen aurrean, udaltzainen batzarrak puntu hauek onartu ditu:

1. Zinegotzi ordezkariari eskatzea lan txanda guztiak gutxieneko zerbitzuekin bete daitezela, hots, bost langilerekin, hau da, bi patruila eta koordinatzaile batekin.

2. Enplegu Eskaintza Publikoak eta lan poltsa urgentziaz exijitzea, hartara zerbitzu publikoaren kalitatea bermatzeko eta gabezia larriak estaltzeko. Pasaiako Udalak egindako eta kudeatutako eskaintzak eta lan-poltsak.

3. Gobernu taldeak eskatutakoari ez diola erantzuten ikusita, aditzera ematen dugu langileen batzarrak mobilizazioei ekingo diela, eta lehen elkarretaratzea abenduaren 17an egingo da, 12:00etan, Trintxerpeko Azokan.

4. Udaltzaingoaren egoera zein den aditzera ematea pasaitar guztiei, eta langileen batzarrak zein eskakizun dituen, denok pairatzen dugun egoera hau, langile edo erabiltzaile moduan, konponbidean jar dezagun.

Aitor Oteiza Olazabal. Pasaiako Udaleko Langileen Batzordeko arduraduna, Pasaiako Udaltzaingoaren batzarraren izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.