Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Polizia ereduaz pare bat hitz"

Joxe Iriarte 'Bikila'
2024/03/23

Joxe Iriarte Bikila oiartzuarrak gutuna bidali du HITZAra, aurretik argitaratu zen beste iritzi bati erantzuna emanez. Jarraian, hitzez hitz, hark esandakoak. “Polizia ereduaz pare bat hitz” izenburukoa da Iriarteren ekarpena:

“Herriko poliziaren ongizate emozionalak eta hauen lanaren inguruan herritarrok dugun iritziak kezkatuta omen dago Oiartzungo Udala eta hau lantzeko prozesu herritarra abiatuko duela adierazi du”. Horrela hasten da Iker Urritegi Getariak Arazoa polizia bera danean HITZAn idatziriko artikuluan. Alabaina, Oiartzungo udaletxearen kezka aipatzea aitzakia edo okasio ematen dio poliziaren izaeraren inguruan dauden iritzi edo jarrerei buruz bere iritzi kritikoa agertzeko.

Hau da, “Bestelako polizia eredu bat posible dela diote batzuek (…) funtzioa ezkutuan mantentzen den bitartean. (…) Bake soziala mantentzeko saiakeran, herriaren zerbitzura egongo den poliziaren antzezpena jarri dute oraingoan taula gainean (…) Horrela polizia zuritu eta normalizatzeko ahaleginean, kontrol soziala bera leuntzen da, mozorrotu, antzezpena gatazkarik gabeko herri baketsu batean kokatuz eta estatuari beharrezkoa zaion kasuetan gogortasun osoz kolpatuko gaituela ahaztuz. (…) Arazoa ez baita polizia eredu bat ala beste, arazoa polizia bera baita”.

Gauza gehiago sartzen ditu ere, azterketa sakonagoa eskatzen dutenak, baina oraingoz gaiari dagozkion bizpahiru kontuetan sartuko gara.

Alde batetik, arrazoia du (Pernandoren egia bezala) dioenean poliziak (estatua bera eta oro har eta bere instituzio nagusiek) estatus quo-a, bideragarria mantentzea duela helburu, horren ondorioa izanik bake soziala lortzea. Alabaina, bake sozialaren inguruan interpretazio asko daude. Esate baterako, zapalkuntza soziala, nazionala zein matxismoa estaltzen duen sasi-bakea (erromatar bakea deitu izan dena) estaltzen duen legedia eta jarduera polizialaz ari bagara, arrazoizkoa da uste izatea polizia eta instituzioen zeregina kaltegarria litzaigukeela. Baina ez dut uste, polizia ereduaz ari garenean, hori dela helburua. Aitzitik, zapalkuntza dagoen bitartean istiluak seguru izango direla, eta gu beti zapalduen alde egin behar dugu, eta egitate hori estaltzearen aurka. Baina, badaude zenbait gatazka eta istiluren desagerpenak, onuragarriak zaizkigunak. Esate baterako, borroka armatuarekin amaitzea, bultzatzen zutenek hala nahi izan dutelako, denon onerako izan da. Ala ez?

Izan badaude zenbait istilu, herriaren lasaitasuna, elkarbizitza (kontzeptu hau beti ez da gaitzesgarria denen onerako denean) kaltetu edo inarrosten dutenak, eta horri aurre egiteko behar direla hala moduzko “ordenaren zaintzaileak”. Adibidez, futbola aitzakia, talde batzuk jende arrunta erasotzen dutenean, edo jaietan genero erasoak gertatzen direnean; berdin gaueko ordu txikietan istiluak sortzen direnean jende arruntaren atsedena urratuz; edo lau sos kentzeko kale gorrian gaizkile batzuk aiton-amonei erasotzen dietenean, ez al dira behar hiritarren aldeko lege eta arau betearazleak? Deitu diezaiogun ‘polizia’ edo ‘udaltzaina’. Beti bezala, kontua da zer legeaz, zer nolako estatu eta instituziotaz ari garen, nahiz eta denak gizarte burgesaren parte izan. Ala berdin zaigu diktatura edo demokrazia liberala, polizia guztiz errepresiboa edo kontrolatu daitekeena lege demokratikoen bitartez? Dena ez da zuri edo beltz. Hor datza gakoa.

Beste adibide bat. Euskal Estatu Sozialistaren aldarrian dabiltzanei (aldarriekin ni ere ados nagoela) berdin zaie beren jarduera legala ala ilegala izatea? Toleratua, are onartua, edo zigortua?. Eta behin, delako Estatu Sozialista burutzen badugu, izango du poliziarik ala ez, eta zein izango da bere izaera? Herritarren ongizatea zaintzeko ala zigortzeko? Sozialismoa Erreala zeritzan erregimenaren polizia badu zer ikusterik horrekin.

Anarkisten eta sozialisten azken helburua berbera da (Leninen Estatua eta Iraultza liburuarekin ados baldin bagaude), hau da, estatua eta klase sozialak desagertzea. Baina erregimen hori komunista litzateke, ez sozialista, zeina trantsizio epeaz definitzen den. Horretan datza sozialisten eta anarkisten arteko desadostasun nagusia. Anarkistek ez dutela estatua onartzen, ez kapitalista ezta sozialista ere, eta, kontsekuenteki, inongo polizarik ere ez.

Eta beste mailako desadostasuna. Anarkistek, sozialistek eta komunistek ez bezala (Irakurri Leninen Ezkerkeriaren haur gaixotasuna komunismoan) ez dute onartzen demokrazia liberalen instituzioetan jardutea. Alegia, beren barruan (kalearekin batera) herritarrentzat eta langileriarentzat ahalik eta lege eta erabaki hoberenak lortzea. Izan parlamentuetan edo udaletxetan.

Gauzak garbi. Kapitalismoaren barruan gauzatzen diren aurrerapen progresista guztiek bi aurpegi dituzte. Alde batetik, aurre egiten diete errepresioari eta esplotazioari, eta, aldi berean, lortzen diren abantailak direla medio, baretu egiten dute egoera, eta, hein handi batean kapitalisten onerako da hori. Horrekin esan nahi dugu grebaren ondoren soldata hobeak lortzea ez dela onuragarria, nahiz eta horren ondoren borroka eten? Nahiz eta jakin polizia polizia dela beti, berdin zaigula nolakoa den? Polizia edo armada ez da inoiz demokratikoa izango (armak erabiltzen eta estruktura bertikala duten instituzioak ezin dira demokratikoak izan ); alabaina, bai kontrolatua eta arautua modu demokratikoaz. Ez da gauza bera mozal legearen baitan aritzea, edo beste lege moten arabera. Ez da gauza bera armarik gabeko uUdaltzaingoa, edo armatua inposatzea denon kalterako, Jaurlaritzak nahi duen bezala. Edo zeregin ez jazartzailea izango duen Udaltzaingoaren aldeko izatea. Ez da gauza bera, eskuin muturreko sindikatu korporatiboen eragin pean ari den polizia, edo beste motako sindikatuen pean. Ez da berdina torturatzeko aukera guztiak dituen polizia, edo jarduera hori debekatua duena. Azken adibidea. Thatcher anderearen aroaren aurretik, bobiak (polizia) ez zuten armarik erabiltzen, eta ia ezta borrarik ere. EAJk erreferentea omen zuen eredu hori. Baina meatzariak jipoitzeko behar zuen polizia antolatu eta egokitu zuen neoliberalismo berriaren agintariak. Harrez geroztik, Bretainia Handiko polizia askoz errepresiboagoa da. Eta Ertzaintzak ez du zer ikusterik delako “bobbi” haiekin.

Guardia Zibila , Polizia Nazionala eta Ertzaintzaren ferekak edo matte-matteak gozatu izan ditugunok (baita garai bateko Oreretako munipenak ere), ez diogu desio belaunaldi berriei trantze horretatik igaro daitezen. Horregatik, bai, beharrezkoa da polizia ereduaz hitz egitea, lege demokratikoez ahalik eta kontrolatua egon daitezen, nahiz eta jakin poliziak beti arazoa izaten jarraituko duela; baina jakinik arazo guztiak ez direla berdinak. Eta hori ez litzake gauza txarra Estatu Sozialistaren alde jardunean ari direnentzat ere. Ala zenbat eta errepresio gehiago hobe?”.

Joxe Iriarte ‘Bikila’. Oiartzun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.