Renfe eta Adif.
Zinezko etsipenezko urtebete daramagu, izugarrizko atzerapenekin aldiriko trenen zerbitzuan, intzidentziak, arazo teknikoak, obrak, ezabatutako zerbitzuak eta telefono bidezko kexa mordoa, baita presentzialak edota posta elektroniko bidezkoak ere, ezertarako balio ez dutenak: Renfek errua Adifi botatzen dio, eta Adifek, Renferi; inork ez du ardura hartzen, eta arazoek konpondu gabe jarraitzen dute.
Zeuek ba al dakizue zenbat arazo sortzen ari zareten, eta zenbat eta zenbat ordu galtzen ari garen? Nork ordainduko ditu kalteak? Beste edozein enpresatan, izen bat baino gehiago ezagutzera emana legoke jada, baina Renfe eta Adifeko jaun eta andereok: lasai, zuen postuak ongi bermatuta daude; nahi duzuena egin dezakezue, sinpleki, ukiezinak baitzarete.
Eduardo Perez Cortes. Pasai Antxo.