2014tik ez da berritu herriko kirol guneetako esleipen kontratua. Langileek 2012tik daramate soldata igoerarik gabe. Kirol eraikinen egoerarekin ere kezka azaldu dute.
Errenteria-Oreretako kirol elkartearen emakumeen nahiz gizonen lehen taldeek hainbat aldarrikapen zabaldu dituzte elastikoen bitartez.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak Pirinioetako Bidea antolatu du, Kataluniako eragileekin batera. 300 gailur argituko dituzte.
Oidultzek eta Errenteriako Herri Arte Eskolak kantu kantari aritzeko saioa antolatu dute. Eztarria erabiltzeaz gain, zuzeneko musika egongo da.
Eusko Trenbide Sareko teknikariek azalduko dituzte lurperatze obren nondik-norakoak, Izaskun Gomez alkateak gidaturiko bileran.
Zortzi kategoriatik hirutan lortu dute urrea arrosek. Oarsoaldeko batelek podiumetako 11 postu erdietsi dituzte guztira.
Osteguneko osoko bilkuran ere alkateak zenbait laguni bertaratzea debekatu ziela salatu du koalizio subiranistak, aforoa beteta egon ez arren. "Ez da lehen aldia".
"Babes sozialeko sistema honek jasan dituen eta jasaten ari den kritika guztiez gain, pandemiak eragindako premiei aurre egiteko eta horiei erantzuteko gaitasuna erakutsi" duela esan zuen atzo herrian egindako ekitaldian, besteak beste.
AHTaren kontrako mozioa garaiz erregistratzerik izan ez, eta urgentziaz landu zedin eskatu zuten: gobernu taldeak ezezkoarekin erantzun.
Hirugarren urtez jarraian, lan merkatuan sartzeko lau lagun ari dira Arraztaloren baratzeetan lanean. Horretaz gain, Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak proiektu asko ditu esku artean.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren laugarren asteburuan zortzi partida jokatu dituzte, Hirugarren Mailako bost, bigarreneko bi eta lehenengoko bat.
Urtarrilak 28ko denbora-pasen dinamika martxan da.
Bilkura irekia izango da, antolakuntzan interesa duen oro bertaratu ahal izateko. 19:30ean Trintxer elkartean bilduko dira.
Garapen Agentziak aholkularitza zerbitzua eskainiko die ekintzaileei, eskualdeko autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko funtsezko ekonomiaren jardueretan.
Gasteizko Aurrerari gol bakarrarengatik irabazi diete, nahiz eta jokoa guztiz menperatu duten. Mutilen porrota etxean, Eibarren kontra.
Touringeko mutilek sendo jarraitzen dute lidergoan Elgoibarren berdindu eta gero. Ereintzako talde nagusiek ezin izan zituzten partidak aurrera atera.
Munttarpeko mutilek lidergora iristeko aukera galdu dute Leizaranen etxean galduta. Gaintxuk maila mantentzeko urrats sendoa egin du.
Ibilgailu batek su hartu du biribilgunean, arrazoi ezezagunengatik. Segituan bertaratu dira larrialdi zerbitzuak, sua itzaltzera.
Estalkia kentzeaz gain, Lekuona Fabrikaren eraikinarekin eta plazaren itxurarekin integratu nahi izan dute.