Emakumeen taldea gupidatsu ibili arren, hiru puntuak etxean

Gasteizko Aurrerari gol bakarrarengatik irabazi diete, nahiz eta jokoa guztiz menperatu duten. Mutilen porrota etxean, Eibarren kontra.

oiartzunke

Oiartzun Kirol Elkartearen emakumeen talde nagusiak bolada hartu duela dirudi. Atzo eguerdian Gasteizko Aurrerari gailendu zitzaien, 1-0.

Markagailua, baina, eskas geratu zitzaien oiartzuarrei. Izan ere, nagusitasuna erabatekoa izan zen partida osoan zehar, eta aukera asko izan zituzten. Kontuak kontu, hiru puntuak poltsikoratu zituzten.

Mutilek, berriz, aurreko asteburuko garaipenari ezin izan zioten segida eman. Eibarren bisita jaso zuten Ugaldetxon, baina atsedenaldiaren justu aurretik eta ondoren jasotako golek zigortu zuten talde urdina.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Gasteizko Aurrera: 1-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Eibar: 0-2.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzuni atsedena egokitu zaio asteburu honetan.

Gizonen Gorengo Maila

  • Vasconia — Oiartzun: 4-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea

  • Real Sociedad — Oiartzun: 11-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun KE — Gaintxu: 4-6.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Ttakun — Miren Taberna: 4-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak — DKS: 51-76.

Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Harategia Okela Maialen Añorga — Oiartzungo Saskilagunak: 57-47.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.