Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu"

Gorka Julio Hurtado
2024/11/12

Euskal Herria Digitaleko kideek Sareak Berreskuratu eta Berrasmatu jardunaldia antolatu dute hilaren 15erako—ostirala—. Torrekuan  izango da 10:30etik 13:30, eta arratsaldean hitzaldia antolatu dute. Joxepa Antoni Aranberri anitzenean izango da 17:00etan hasita azken hori, eta hizlaria, berriz, Simona Levi.

Gorka Julio Talaios kooperatibako eta Euskal Herria Digitalako kideak jardunaldien inguruko gutuna helarazi du.

Datorren azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak ospatuko ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira bertan.

DonesTech-eko kideek “Autodefentsa digital feminista” tailer praktikoa eskainiko digute Torrekua eraikinean. Tailerrean arreta jarriko diogu mehatxu digitalen identifikazioari eta haien eraginei. Mehatxu horiek nola antzeman eta gure eguneroko errealitatean zer nolako ondorioak dituzten ulertzen saiatuko gara horretarako. Arrisku-egoerei aurre egiteko prebentzio- eta erantzun-estrategia nagusiak aztertuko ditugu.

Arratsaldean, Simona Levik ‘El reto de la digitalización democrática’ izenburupean hitzaldia emango du Joxepa Antonia Aranberri eraikinean. Teknologiak nola erabili herritarren parte-hartzea eta aldaketa soziala bultzatzeko aztertuko dugu. Levik demokrazia inklusiboago eta irisgarriago baten alde egiten du, eta tresna digitalen beharra azpimarratzen du gardentasuna, kontu ematea eta herritarren ahalduntzea sustatzeko. Adibide eta hausnarketen bidez, hizlariak gaur egungo erronken inguruan pentsatzera gonbidatuko gaitu beti ere demokrazia digitalaren alorrean.

S2 baino mugimendu deszentralizatu baterako deiadarra ere bada. Trumpak egiten jarrai genezake, baina sareak berreskuratu eta berrasmatzeko garaia iritsi zaigu. Bakoitzaren sareetan, erakundeetan, ekimenetan… erabili dezakegun sinboloa izan daiteke. Sareak berreskuratu eta hori egiten dugun bitartean berrasmatzeko hautua hartu nahi dutenen bandera.
Internet bidez sortutako oparotasuna, espoliatua izan da. Munduko administrazioen inoperantzia, begirada estrategiko falta alde batetik eta oligarkia digital eta erraldoi teknologikoen oligopolioak bestetik, ezagutzen genuen Interneta desagerrarazi nahi dute, baina ez diegu utziko.

Kalean bezala, gure erakundeetan eta noski sarean ere borrokatuko dugu. Gure azpiegiturak garatzen jarraituko dugu, adimen artifizialeko eredu lurraldetu etiko eta askeak garatuko ditugu, online komunitate bizigarriak eratuko ditugu, software librea sortzen eta defendatzen jarraituko dugu, gure pribatutasunaren aldeko borrokan tinko eutsiko diogu, sarearen neutraltasunaren alde lerratuko gara, informazio sarbide librearen eta gardentasunaren alde egingo dugu.

Eta, une batez. Internet edo haren zati handi bat azpiratuko balute eta eskasia artifiziala bertan inposatuko balute ere, erresistentzia antolatuko genuke. Berriro ere deszentralizazioa baliatuz, baina prozesu konplexuak sinkronizatuz, bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren araberako Internet bat berrasmatzea lortu arte.

Desiratzea ez da nahikoa, baina desiratzea ezinbestekoa da. Elkar zainduz eta gozatuz Internet berri bat irudikatu, egin eta egonkortzea lortu behar dugu, arduraz. Ez dago alternatibarik!

Gorka Julio Hurtado Talaios kooperatibako kidea eta Euskal Herria Digitalako kidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.