Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna (San Pedro): "Herria ZAINDU, INFORMATU eta BABESTEA!"

Haizea Ibargarai eta Leire Rekalde
2021/03/25

Idatzi honen bitartez, San Pedroko bizilagunok, jasaten ari garen utzikeria eta zentsura salatu nahi dugu. Izan ere, denbora pasa da udaletxearen partetik ez dugula inongo informaziorik jaso. Haiek dira gure ordezkariak, ahotsa altxatu dugunetik etsaitzat hartzen gaituzte. Gure ordezkarien lana betetzea besterik ez dugu eskatzen: herria ZAINDU, INFORMATU eta BABESTEA!

Ildo horretan, herrian dugun desinformazioa salatu nahi genuke. Ez dakigu zergatik gelditu den LONJAKO obra, ezta noizbait bukatzeko asmoa dagoen ere; Ez dakigu oraingoan PUNTETAKO BIDEA berritzeko obra martxan jarriko den (irailean zen hastekoa, abenduan zen hastekoa…); Zer pasa da PROISAREKIN?; Non dago SAN PEDROKO herriak erabiltzeko urtarrilean jarriko ziguten estalkia?; ZERGATIK ari da KIOSKOA usteltzen?; Velascoko hesiak noiz arte izango dira gure herriaren parte? eta lonjakoak, eta portukoak?; Zergatik San Pedroko bizilagun batzuk ez dugu zuntz-optikorik herrian instalaturik dagoenean?; zergatik zakurren jabeek ez dituzte isunak jasotzen kakak lurrean uzteagatik?

Hori dena aldarrikatzeko San Pedroko rotondan kexak eta aldarrikapenak egiten hasi ginen, kexa bakezaleak eta beti ere, inongo biolentziarik erabili gabe. Zebra-bidea etengabe pasatzen aritu ginen martxoaren 13 eta 14 eguerdian, eta udaltzaingoa etorri eta trafikoa antolatzen hasi zen. Beraz, protesta lasaia zen. Hori berriro egin genuen martxoaren 19an, eta ertzainen hiru patruila agertu ziren, oso modu agresiboan, kasko eta borrak eskuetan zituztelarik…hau al da herriak merezi duen erantzuna? Zebra-bide horretan haurrak, gazteak, gurasoak, helduak eta adinekoak ginen…egin genuen gauza bakarra gure eskubide bat aldarrikatzea izan zen! UTZIKERIARIK EZ eta INFORMAZIO GEHIAGO!

Horrez gain, oihaletan jartzen ditugun aldarrikapenak berehala kentzen dituzte, hauetan herritar bakoitzak herriaren aldeko aldarrikapenak idazten ditu, modu indibidual eta librean. Azpimarratu nahi genuke oihaletan ez dela eraso pertsonalik egon. Dimisioa eskatzea gure eskubidea da, pertsona batek kargu publiko bat badu eta berak ordezkatzen dituenak ez badaude bere lanarekin ados, zein arazo dago bere dimisioa eskatzearekin? Ez dugu ulertzen zergatik hartu gaituzten gaiztotzat… protesta bakezale bat egiteagatik kriminalak al gara?

Bukatzeko, hedabide eta sare-sozialetan herritik sortu den mugimendu hau politizatzen ari dela ikusi dugu. Gu ez gara politikariak, ez dugu politika egiten eta ez gara ez partidu bakarra, ezta kolore bakarra ere. Gu HERRIA gara, anitzak gara.

Gu gelditzeko adina gogo jarriko baliote gure herria txukuntzeari, hasten duten hori bukatzeari eta aldarriak zentsuratu eta beren burua biktima gisa jartzeari, ez ginateke guzti hau egiten arituko.

Ez da bidezkoa udalaren aldetik jasotzen ari garen tratua. NAZKATUTA GAUDE.

Haizea Ibargarai eta Leire Rekalde, San Pedroko herri mugimenduaren izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.