1983ko abenduaren 17an okupatu genuen herriko hainbat gaztek urte askotan hutsik zeraman garai bateko sagardotegia. Geroztik negu asko pasa dira. Garai hartan utopia litzateke 31 urte irautea. Eta hemen jarraitzen dugu.
Euskal Herriko etxe autogestionatu iraunkorrenetako honen bilakaerak, gaur egungo errealitatera garamatza. Izan ere, garai hartako batzuk eta bidean gehituz joan garenak, gaur egun autogestioan sinesten duen talde edo kolektiboa osatzen dugu.
Etxe honetan aniztasun haundiko jendea gabiltza, kolore askotakoak, adinari begiratu gabe, batzuk zenbait herri borroketan murgildurik, gainbeheran dagoen gizarte eredu honetan bere nahi eta beharrak asetu nahian besteak, Txerrimuño, expresio kultural, sozial, errebindikatibo eta alternatiboa egunerokotasunean errealitate bihurtuz. Erabakiak hartzeko adostasuna bilatzen duen asanblada, egin behar eta ardurak bolondreski eta auzolanean eginaz, diruarekin kuantifika edo neur ezina den proiektoak aurrera darrai.
Gogo haundiz, konpromisoz, ardura eta askatasunez, gune honek ematen dizkigun aukerak disfrutatzen ari gara oztopoak gaindituz. Etxe honetan dabilen edonork aportatzen du hau horrela izan dadin, eta aurrerantzean gehituko direnak ere.
Istituzioen diru laguntzetatik at, pasa den urtean iharduera edo ekitaldi ugari antolatu genituen ( ikus pasa den urteko kronologia) eta datorren urte honetarako ere aurreikuspena aberatsa da. Hilabetean behin musika jaialdi bat eskeiniko dugu, hitzaldi, tailer, antzerki, proiekzio eta beste ekitaldien artean. Ostiralero jende ugariren topagune den pintxo potea. Astero gertatzen diren gorabeherak kudeatzen dituen asanblada. Talde ezberdinen bilerak. Entsaioak. Astero, kontsumo taldeen barazkien banaketa. Etxearen eraberritzearen barruan teilatu konponketa…
Aurrera begira Txerrimuño xume baina indartsu eta osasuntsu agertzen zaigu, ilusio eta gogo haundiz, kolektibitateak eskeintzen digun aberastasuna gero eta gehiago landuz.
Beatriz Martinez Sernandez, Izaskun Quintas Etxeberria, Xabier Pikabea Lertxundi, Oroitz Saldias Jacinto, Maria Jose Landaburu Garcia, Ibon Garcia Garrido, eta Francisco Javier Jimenez Santamariak sinatua.