Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Bizikleta istripua: eskerrak eta zorionak"

Joxe Piñas Sanfacundo
2026/06/22

Joan den astean, hilaren 16an zehazki, istripua izan zuen txirrindulari batek Lezon. Lezoarren laguntza handia jaso zuen, eta eskertze mezua bidali nahi izan die txirrindulariak hura artatzen eta babesten izan zirenei. Joxe Piñas Sanfacundo da txirrindularia. Hona, hitzez hitz, hark esandakoak:

 

Bizikleta istripua: eskerrak eta zorionak

Joan den asteartean (ekainak 16) Lezoko Jaizkibel etorbidean bizikleta istripua izan nuen eta une hau aprobetxatu nahi nuke artatu ninduten lezoarrekin harremanetan jarri eta esker oneko hitz pare bat esateko.

Lehenik eta behin, jakina, eskerrak eman nahi dizkizuet hasieratik sentitu nuen babesagatik. Harago, adierazi nahi dizuet harrotasuna sentitu nuela zuen jarreragatik, gizaki apal soil bat bezala.

Gogoan ditut kopetako odola garbitu bitartean eskua hartzen zidaten bi emakumeak, gozotasuna transmititzen zidatenak, baita kezkak kenduz istripuaren arrazoiak azaltzen zituztenak ere. Lurrean gorantz begira nengoela beste pertsona batzuk ikusten nituen: bizardun batek lasaitasunez hitz egiten zidana telefonoko deiak egiten zituen bitartean (udaltzainei, anbulantziari…); baita neska gazte bat ere, bere aurpegi kezkatiak enpatia transmititzen zidana; udaltzainak, gertutasuna adierazi eta zentzuzko laguntza eman zidatenak… Eta inguruan pertsona gehiago zineten, nahiz eta ezin zintuztedan ondo ikusi lepoa ezin nuelako biratu. Zuen babesa ere sentitu nuen.

Hor zineten denak, lezoar anonimoak, ezezagun bat artatzen, zaintzen,… Eta, zuek horrela ikusita, ikuspegi mugatu horretatik eta egoera makur horretan, poza sentitzea lortu zenutela adierazi nahi dizuet.

Gaur egungo gizarte honek erronka handiak dituela esaten ohi da; kohesioa, elkarren zaintza, herritartasuna… Ez dut Lezo asko ezagutzen, baina asteartean bizi izan nuenagatik erronka horiei aurre egiteko gaitasuna duen herri bat osatzen duzuela esango nuke.

Eskerrik asko eta zorionak!

Joxe Piñas Sanfacundo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.