Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Festibala

Aitor Salaberria Oiartzabal
2025/06/04

Ez dakit frantsesez ari zen ala ingelesez, isil-isilik baitzegoen Donibaneko Bateleren omenezko eskulturaren aldamenean. Piurak ere halakoak zituen, xelebreak. Zuloz jositako sandaliak, alturako arrantzazaleen tankerako txaleko hori deigarria eta zapelatik albo banatan ihesean zebiltzan tximak. Ez zen, harekin hizketa bat izan gabe, sanjuandar petoa. Bitxia iruditu zitzaidan nola zegoen makur-makur eginda itsas bazterrean. Zain gelditu nintzen eszena horrek zerbait gehiago emango zuelakoan, eta halako batean eskuetatik hegan abiatu zitzaion mugikorren tamainako drone hegalaria.

Hegaldi horretan topatutakoek erraz txundituko lukete makina bat jende. Nik neuk, tramankulu hegalaria Lezo aldera bidaliko nuke, sigi-sagan joateko Errotetatik barrena Lezoko kaiko ikatz mendi eta txatarra piramideen arteko bidezidorretan. Andreone parean biratzeko aginduko nioke, Zubitxo errekaren ibilbidea Oreretarantz jarraitu eta Kaputxinoetako lurmuturrera joateko. Autoen parean lurrera inguratuko nuke, ahalik eta gertuen, marka bereizteko bezainbeste hurbilduta, berriz ere urrundu eta zabaldegia partxis bilakatu arte. Molinaon bukatuko nuke ibilbidea, hura omen da benetako Pasaia. Bat eta bakarra.

Gizon ezezagunak beste aldera bideratu zuen, ordea dronea, ez zuen interesik portuko alde industrialean. Itsasora baino lehen, Donibaneko harrizko kaleetara jo zuen, kontu handiz pasatuz turista multzoen artean. Etxe hutsetako balkoietan zintzilikatutako maindire arrosek osatzen zuten irudi bukolikoaren atzeko planoa. Plazara iristerakoan, berriz, udaletxe zaharra eta antxotarrak baino tenteago jarritako etxeorratzak. Koloretsu. Ispilu bat izango balitz bezala, San Pedro, eta hara iristeko bokale zoragarria. Susto pare bat izan zituen dronearekin, baina bikain gidatu zuen puntetara joan-etorrian. Itzuleran, Albaolako sarrerako ilarako giriek eskuak astinduz agurtu zuten, baita Donibaneko plazara bazkaltzera autobusez iritsitako frantsesek ere.

Hegaldi betean, gizonak ez zuen astirik izan egunerokotasuneko zaurietan arreta jartzeko. Ezin izan zuen erreparatu bidea oztopatzen ari zela bonbona saltzailea, alde zaharrean gas hornidurarik ez dagoelako. Ez zen jabetu, marea bizien ondorioz etxeen eta itsasoaren artean agerian geratutako arrakala horretan, etxeetatik zuzenean erortzen zirela sanjuandarren miseriak, itsasoak ezkutuan mantenduko dituelakoan. Ez zen ohartu herria lepo betetzen zuten horien artean apenas zela herritarrik, eta alde zaharra bizigarri ez izateak jende asko uxatu duela herritik.  

Zintzoa izango naiz. Drone harekin gizona ikusterakoan, itsas festibalerako publizitate kanpainaren parte izan zitekeela pasa zitzaidan burutik. Zalantzarik gabe edertasun handiak grabatuko zituen ibilera hartan, badiako gainerakoaz ahaztuta, eta Donibaneko alde zaharreko irudiaren ezkutukoez konturatu gabe. Handik gutxira irakurri nuen 2026ko itsas festibala aurkeztu dela. Aurreko guztiak konpontzea litzateke askorentzat benetako festibala. Zoritxarrez, galaz jantziko dute berriro herria, arrakalak ezkutuan mantenduko direlakoan. Itsasoak, aldiz, dena itzultzen omen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.