Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Perretxikotan

Aitor Salaberria Oiartzabal
2025/10/02

Iritsi da sasoia. Bazter guztietan daude. Tarteka arrastoren bat edo beste uzten dute sasitzaren arantzetan. Batzuetan haien aztarnak, lurrean ahazturiko zati zuriak, zure arreta deitzeko bezain nabarmenak dira. Izan zitekeen, baina ez dira gaztain bila ari, denboraldiko perretxikorik gozoenaren, handienaren, berezienaren eta erakusgarrienaren atzetik baizik. Sare sozialak dira haien txapel gogoangarrien testigu. Ez al dituzu ikusi noraezean, saskia eskuan, aditu plantak egiten? Perretxikozale oportunistak dira, kolpea jo bezain bizkor, mendia urratsez urrats arakatzen.

Zu ere aritu zara inoiz perretxikotan. Txikitan gurasoekin joandako mendi txangoan. Xoxolurren irteeran. Lagunekin landa etxera joandako asteburu hartan, larunbateko parranda tantaka izerditzen zenuen bitartean. Gaztetan maiz, garaikur ahalik eta handienarekin inor liluratu nahian. Behin naturzale batekin ere joan zinen, gogoratzen? Hain zen frikia, lurrean eraztun urdin bat ikusi, eta oihuka hasi zitzaizula: Chlorociboria aeruginascens, Chlorociboria aeruginascens… shxyxjdfiloa… askomikotoa… xilofagoa… Baita beste hainbat hitz ezezagun ere, emozioaren emozioz, euskaraz ezin esanak. Joan zara gehiagotan ere. Perretxikoen mundu zabalaz jabetzeko beste zapaldu duzu mendia. Ala ez al zaizkizu hurrengoak ezagunak egiten?

Zizahoria. Onenak dira. Ez agian preziatuenak, baina aprezioa zeri diogun ongi ez dakigulako gertatzen da hori. Ez dute asko behar bizitzeko, zuhaizpe heze eta ongi ongarritua aski. Jaterakoan, ziza bera bakarrik gozoa da, baina beste platerei laguntzeko ere aparta. Kuttunena izan behar luke. Alde ederra trufarekin alderatuz gero. Horiek ere maitatuak dira, baina hain dira eskisitoak, tarteka marteka besterik ez duzula haien konpainiaz gozatzeko aukera. Hazteko sekulakoak eta bi egin behar dituzte, esporak sustraiekin lotu, mikorrizak izeneko egitura bereziak sortu zuhaitzaren eta onddoaren arteko elkarlana ahalbidetzeko… Topatzeko ere nahiko lan. Ez dute antzik astaputzekin, horiek bai nonahi eta noiznahi. Ados, ez dute deusetarako balio. Gainera, oharkabean zapaldu, eta esporak norabide guztietan zabaltzen dituzte, laino beltzak haien barne ezinak garraiatuko balitu bezala. Ni neu ez naiz fio ustekabean halako erreakzioak dituztenez. Zuk ere ez zenuke beharko. Nekez saihets liteke bidean halakoekin topo egitea. Ekarpen handirik ere ez diote egiten perretxikozaleari. Multzo desatsegin horretan sar liteke gibelgorria ere. Edo ez. Hain da ederra lehen begi kolpean, askok gibelurdina baino nahiago dutela, nahiz eta horren aldean mikatza izan ahoratzean. Begietatik jaten omen dugu. Amaniten familiakoak bizitzan behin soilik. Bertakoekin nahikoa ez, eta kanpokoak dira hainbatentzat liluragarri: shiitakea, enokia, shimejia… Ulertzen dut berritasunak erakartzea, baina ezezagunaren aldeko apustuak maiz ekarri izan ditu ondoren tripako minak. Beraz, ez gutxietsi bertakoa. Badakizu, urrutiko perretxikoak hamalau, gerturatu eta lau.

Hurrengo zutaberako utziko ditugu boletusak. Sinesten zaila den arren, jendeak ez du haiengan pentsatzen perretxikoez galdetzean. Haluzinogenoez ere ez du inork txintik esan. Guk ere ez, zutabe hau osatzeko nahiko dosi hartu baitugu zuk eta biok. Enpin. Zabala da perretxikoen mundua. Are zabalagoa jendearena. Nire lagun batek esaten duen bezala, batzuei urrutitik antzematen zaie zein perretxiko klase diren. Beste batzuek, ordea, ez dute arrastorik muturren aurrean jarrita ere.

 
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.