Gizonak

– Gizonak maiz galdetzen dio bere buruari behar bezain gizona den. 
– Gizona urduritu egiten dute galdera horri erantzuteko zailtasunek. 
– Gizonak, dena den, txikitatik daki gizona dela. 
– Gizonari ibilkeran antzematen zaio hala dela. 
– Gizonak besteen begiradagatik jakiten du ez dela emakumea.
– Gizonak ere sufritzen du, baina ezkutuan egiten du negar. 
– Gizonari sokamuturrak gustatzen zaizkio, zezenketak ere bai.
– Gizonak futbola maite du.
– Gizonak auto bizkorrak ditu.
– Gizonak ongi pasatzeko harriak jaurtitzen ditu. 
– Gizonak botatzen ditu bonba nuklearrak. 
– Gizonak ezin ditu infusioak edan, ez dira aukera bat. 
– Gizonak ez ditu aurpegirako kremak erabiltzen. 
– Gizonak ez du zertan arduratu bere itxuraz, hala nahi ez badu. 
– Gizonak pixa zutik eta soilik zutik egiten ikasten du. 
– Gizonak nerabezarora iristerako jakin behar du gizon batek nolakoa izan behar duen. 
– Gizonak praktikan jarri behar du ikasitakoa, biolentziarik jasan nahi ez badu.
– Gizonak beste gizonekin dutxatzerakoan astakirtenkeriak egin behar ditu. 
– Gizonek ezin dute potoloekin dutxatu.
– Gizonek ezin dute behar bezain gizon ez diren gizonekin dutxatu.
– Gizonak, nerabe garaietan, adineko neskekin fantasia sexualak izan ohi zituen.
– Gizonak, nerabe garaietan, gelakideen amekin egiten du orain amets. 
– Gizonak izaten dira eraso gehienen erantzule. 
– Gizonak aski biolentzia du besteengan aplikatzeko.
– Gizonek ingurukoak moztu behar dituzte iritzia emateko.
– Gizonak ahots lodiz hitz egiten du, arreta handiagoa merezi duelako. 
– Gizonak ez du oihurik egin behar entzun dezaten.
– Gizonek arrazoia izaten dute. 
– Gizonek ez dute zalantzarik. 
– Gizonak garaiz daki zer egin behar duen gizon izateko. 
– Gizonak ez du Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Egunean borroka egiten, gizon langilearen eguna ospatzen ez delako. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.