Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bahetik

Aitor Salaberria Oiartzabal
2024/01/22

Etsipena baizik ez zuten topatu Zurriolako hondar aleen artean, baheak astintzerakoan deus ere ez aurkitzean. Desesperazio oihuek handik zenbait metrotara jarritakoen arreta erakartzen zuten. Ez dago ezer! Berriro? Haien aieneak gure ai ene tristeekin nahasten ziren. Hondarra kiloka iragazi genuen, emaitza gozorik lortu gabe. Ez dakit zer arraiotan genbiltzala pentsatuko zuten barandaren bueltan panorama hura ikusten zebiltzanek. Ez ginen komunitateari zerbitzuak egiten ari, ez gintuzten behartutako lanak egitera zigortu, eta ez zen umiliazio publikorik aldi hartan. Ikasleak itsasoko hondakinen arazo larria ezagutzen ari ziren, Pasai San Pedroko Mater Ontzi Museoak gidatuta.

Urtean behin errepikatu dugu irteera 2018ko hartatik. Aitortzen dut ez dela erraza ikasleak halako datu bilketetarako motibatzea, baina krisi ekologikoaren eragile nagusietako bat hondakinak izanik, merezi du. Kosta egiten da keinu txikiekin planeta hobetzen den ideia transmititzea, botere eta baliabide gehiagoko instituzioak geldi dauden artean. Nekez pizten dira txikitasunetik ilusioa eta epika, baina merezi du. Azken laginketa saioak hobeak izan dira, gainera. Ikasleak, behingoz, pozarren. Bat topatu dut! Nik beste bat! Borobil-borobila da! Hondakinak biltzeko eta karakterizatzeko saiakeran, zientziatik gutxi du norgehiagokak, baina jasotze oparoak guztiak asetzen ditu. Sailkapena egiterakoan iristen dira negarrak, zenbat eta gehiago bildu, orduan eta lan nekezagoa delako.

Baheak eskuan, ilusio berrituarekin joan gara hondarra iragaztera. Ur botila baten zatia dirudi honek, gardena eta txikia. Barnealdeko herriren batean erabili, eta haizeak ibaira garraiatuko zuen. Halako lasterbideen bidez ailegatzen dira zaborrak itsasora. Sare pusketen eta zigarrokinen ondoren, pellet izeneko horiekin egin dugu topo. Aurrekoetan ez genien jaramon handirik egiten, aurten izarrek baino dizdira handiagoa egiten dute. Saioa amaitzeko, ur lagin bat hartu eta luparekin koloretako plastikozko zati nimiñoak antzeman ditugu. Batzuk eguzkiak eta itsasoak zatitutako plastiko handiagoen hondarrak izango dira. Besteak, ordea, propio sortzen dira txiki, produktu kosmetikoetan erabiltzeko, adibidez.

Amorrua baizik ez dut topatu Portugalgo isuriaren berri emateko albisteen artean, horiek egiaren bahetik iragazterakoan zorroztasunik ez aurkitzean. Zientzialarien desesperazio oihuek jende gutxiren arreta erakarri dute. Benetan ez dute plastikoek inolako eraginik gizakietan? Irakatsi ahala ikasi dut hondakin horiek txikitik adina dutela arriskutsutik. Urtero trabatzen zaizkit eztarrian mikroplastikoen esposizio luzeekin erlazionatutako gaitzak: minbiziak, altzeimerra, parkinsona… Nire aldean, ahoan korapilorik gabe ari da kazetaria. Esaldi bakarrean bildu du hondamendiaren neurria: «Lasai, kontsumitzaile, isurketa aurretik bezain osasuntsu daude arrain eta itsaskiak!». Ez du gezurrik esan. Inor ez izutzeko bahetik igarota, ohartu gabe, lehen bezain kutsatuta jarraitzen dutela esan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.