Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Iritzia: "Etxebizitza, erronka partekatua"

Aizpea Otaegi Mitxelena. Errenteriako alkatea.
2024/09/30

Bizitegi Merkatuko Tentsio Eremu izendapena izango duen Hego Euskal Herriko lehen herria izango da Errenteria-Orereta. Horren harira, iritzia bidali du hedabideetara Aizpea Otaegi Mitxelena Errenteriako alkateak. Jarraian, hitzez hitz, izendapenaren harira hark esandakoak:

“Etxebizitza, erronka partekatua”

“Azken hilabeteotan, Errenteriak gure inguruko hedabideetako titularren zati bat hartu du, Eusko Jaurlaritzari gure udalerria Bizitegi Merkatuko Tentsio Eremu izendatzeko eskatu dion EAEko lehen udalerria izan garelako eta, ondorioz, ofizialki izendapen hori izango duen lehenak izango garelako.

Eskaera hori otsailean egin genuen, Madrilen iazko maiatzean onartutako Etxebizitzaren Legeak eskatzen duen bezala, eskaerarekin batera gure udalerriak bizi duen errealitatearen diagnostiko zehatza aurkeztuz. Diagnostiko horretan jasotzen dira dauzkagun etxebizitza-parkearen ezaugarriak, udalerrian dagoen etxebizitza eskuragarriaren eskaera eta eskaintza, etxebizitza eskuratzeak familientzako suposatzen duen ahalegin ekonomikoa, fluxuak eta jende gaztearen emantzipazio-egoera eta, oro har, Errenteriak etxebizitza-larrialdia bizi duela esatera garamatzaten faktore esanguratsuak zein diren.

Eskaerarekin batera hiru urterako etxebizitza-plana ere aurkeztu genuen. Plan horretan, etxebizitza merkatuaren logikatik urruntzeko, bere funtzio soziala bete dezan eta, beraz, pertsona guztientzako eskuragarria izan dadin hartuko diren neurriak zehazten dira. Planak jasotzen dituen neurri asko gauzatzeko ez da aitorpenik behar eta ezarri, ezarri dira dagoeneko: etxebizitza hutsei OHZren %150eko errekargua ezartzetik, bizitegi-eremuetan lokal komertzial gisa aurreikusitakoen erabilera aldatu eta etxebizitza bihurtu ahal izatera, batere baztertzekoa ez den tresna, gurean ordenantza onartu zenetik 620 etxebizitza berri gaitzea ahalbidetu baitu. Emantzipaziorako laguntzetatik, gazteei zuzendutako etxebizitza komunitarioa bezalako proiektu esperimentaletara. Birgaitze-plan integraletatik, etxebizitza-eraikinetako lehen solairuetan kokatutako negozioak kalean hutsik dauden lokaletara jaitsi daitezen sustatzeko diru-laguntzetara. Baina, zalantzarik gabe, eta hor dago bere bertutea, bestela aplikatu ezingo genituzkeen tresnak gaituko ditu deklarazioak; adibidez, alokairuen prezioak izoztea, eremu tentsionatuaren izendapenak gure udalerrian indarrean dirauen bitartean. Bestalde, espero dugu deklarazioak balio izango duela gure udalerria lehentasunezkotzat jotzeko erakundeen arteko lankidetza behar duten operazioetarako; adibidez, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza publikoa eraikitzea udalak erabilera horretarako lagatu dizkion lurretan.

Lehenengoak izan garela edo izango garela, behin eta berriz azpimarratzen da. Norbaitek izan behar zuen. Guk benetan uste duguna da, parean dugun errealitatearen handitasunak, konplexutasunak eta larritasunak eskura ditugun tresna guztiekin esku hartzea eskatzen digula. Eta, alde horretatik, Legea onartu zenetik, haren mekanismoak aktibatzeko erantzukizuna genuela uste izan dugu. Ardura horri udalaren osoko bilkuraren agindua gehitu zitzaion; izan ere, joan den urteko uztailean, legealdia hasi bezain laster, mozio bat onartu genuen, babes zabalekoa, egin dugun bide hau egiteko mandatua ematen ziguna.

Eta gehien azpimarratzen dena lehenak izate hori den arren, argi dugu lasterketa honetan garrantzitsuena ez dela nor iristen den lehenengo. Benetan garrantzitsua dena da errealitate horri ikuspegi integral batetik heltzea, etxebizitza-larrialdiari toki desberdinetatik helduz, baina baita begirada partekatu batetik ere, zeinetan guztiok argi izango dugun beharrezkoak garela. Izan ere, errealitatea, gure datuek argi erakusten dute, interdependentea, elkarren menpekoa da, are gehiago, gure metropoli-eremuan. Eta, Donostiaren etxebizitzaren errealitateak metropoli osoari eragiten dion bezala, udalerri bakar batek merkatuaren berezko logikan esku hartzea ez da nahikoa izango nahi den emaitza lortzeko.

Azken hilabeteotan gure inguruko udalerri askok onartu dituzte mozioak, Errenteriako udalbatzak egin zuen bezala, udal gobernu-taldeei eskatuz izapideak has ditzatela Eusko Jaurlaritzari eremu tentsionatu izendatzeko eskatzeko. Badirudi mozio horietatik izendapen-eskaera gehiago iristen hasi direla. Eta hori albiste hobea da gure udalerriarentzat, lehenak izatea baino; izan ere, arazo larri honi irtenbidea emateko, erakundeen arteko eta metropoli barneko koordinazio eta lerrokatze dosi handiak beharko ditugu, eta horiek artikulatzen asmatu beharko dugu. Bizi dugun etxebizitza-larrialdiak eta errealitate horrek pertsonengan duen eraginak hala eskatzen digu”.

Aizpea Otaegi Mitxelena, Errenteriako alkatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.