Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Isatse maldako gurutzea

2022/03/03
Arantxa Urbe Irazusta

Haurtzaroko oroitzapenek izaten dituzte beren territorioak. Dudarik gabe, Orereta Ikastolan ibili ginen gehienon territorioetako bat Isatseko malda eta haren inguruak izango direla esango nuke. Gure kasuan, ez ginen alferrik ibili bide hartan hamar urtez egunean lau aldiz gora eta behera, Añabitarte bidean.

Zenbaitetan, nahita edo nahi gabe, alde egiten zigun lehenik Lanerako lantegitik, gero Pontikatik eta geroago Xenpelar kaletik ateratzen zen ikastolako autobusak. Beste hainbatetan, Añabitarten gelditzen ginen, ezkutatuta, autobusak Zamalbideko bidea nola hartzen zuen zelatan. Izan ziren ere beste aldi batzuk gidariak autobusa gelditu, jaisteko agindu eta bidea oinez egin behar izan genituenak. Eta kontent, zigorra egun hartarako soilik bazen, astebetera ere luza baitzitekeen.

Añabitarterako bidaia haien oroitzapenek badute ere beren musika. Autobus hartan ikasi eta entseatu baikenituen garai hartako euskal kantagintzako kanturik iraultzaileenak. Ikasketa oso bat izan ziren, beraz, ikastola bidean egiten genituen autobus bidaia haiek.

Gaur eguneko talaiatik pentsaezinak diren gertaerak dira haiek denak: umez lepo betetako autobusa, handiak eta txikiak nahasian; iraultzak amestu eta konspirazioak prestatzeko lekua eta abar.

Oinez ibiltzen ginen haietan, ez gorakoan ez beherakoan, ez genuen biderik motzena eta zuzenena aukeratzen. Atajua esaten genionetik joaten ginen, beti izaten zuen abentura edo ezustekoren bat handik barrena abitzen ziren neska-mutil kozkorrentzat. Eta, badakizue, bide zuzenena ez da izaten beti interesgarriena. Gure kasuan ere ez.

Ibilbide harek bazituen hainbat toki interesgarri edota misteriotsu. Isatseko malda zen haietako bat. Gure ume begietara, Isatseko malda leku arriskutsua zen. Umez betetako autobus haren muturrak aldapan gora hartzen zuenean, motorraren orroa entzuten genuen ipurdia eta ume pila hura karreatzeko ahaleginean, eta beldurra ere pasa genuen inoiz.

Azkar erreparatu genion bide bazterrean, errepidea egiteko mendia ebaki zuten lekuan, zegoen gurutze zuri hari, autobuseko leihotik milaka aldiz ikusia. Lore gorriak izaten zituen. Ez dut gogoan noizbait galdetu ote genuen noren oroimenez ipini zuten gurutze hura, nork galdu ote zuen bizia han, zer gertatu ote zitzaion.

Aspaldiko bizipenak dira. Orain, heldutan, tarteka Isatseko maldatik ibiltzen gara noranahiko bidean. Pasa naizen azkenekoz zeharo aldatuta aurkitu dut errebuelta, bidea zabaldu dute eta gurutzea ez da ageri. Faltan bota dut, egia esan. Eta orain bai, orain nire buruari egin diot galdera: nor oroitzeko ote zegoen lore gorridun gurutze zuria?

Erantzuna, Antonio Zavalak 1975ean idatzi zuen Zapiain anaiak: Juan Krutz (1867-1934), Joxe (1873-1957) liburuan topatu dut. Honela kontatzen du Joxe Zapiainek Isatseko errebueltan gertatutako zorigaiztokoa: «Intziñarte, Errenderi’ko baserri bat da; Tolareberri’ko eskoletatik lenengo baserria, Oiartzun aldera.

Ango mutil gazte batek, Joxek, lana Errenderi’n egiten zuan. Bizikletan joaten zan.

Egun batez, beti bezela, lanera goitik bera zijoala, Isatseko aldapan, Txirrita baserriaren parez-pare, bere koñaduarekin, gurdia eta beiakin maldan betik gora zetorrela, topo egin zuan. Ta Joxe ori, gurdia jo ta bertan il zan».

Zavalak osatzen du kontakizuna: «Aren gogoangarri, gurutze bat dago gaur ere bide-bazterrean. Ta Joxe Zapirain’ek, bein ez-ezik, bide artan pasatzen zan bakoitzean, bertso au kantatzen omen zion: Lore ederrak ortxe / Dauzkizu botiak, /orra zer egin dizun / presaka juatiak; ordaindu badituzu /munduko kaltiak, /irikiko zaizkizu /zeruko atiak».

Isatseko maldan bizia galdu eta gurutzea irabazi zuen mutilak Joxe Olaziregi Etxeberria izena zuen eta 1948ko irailaren 10ean hil zen, 27 urte zituela.

Bada, Joxe Zapiainen bertsoa ez da aspaldi entzun paraje hartan, ez da inor joango lore ederrak jartzera eta jada ez dugu gurutzerik ikusiko, Itsaseko maldako errebueltan gertatukoaren lekuko mutu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.