Soinuenea fundazioak hogei urte beteko ditu aurten. Martxoko asteburu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte, larunbatetik hasita.
Madrilgo Gobernuko ezohiko funtsetik 1,3 milioi euro jaso ditu Errenteriako Udalak. COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioak arintzeko, Udalak lau ardatz nagusi marraztu ditu, martxoko plenoan bozkatuko direnak.
Bisitak egin ahal izango dira ostegunetik igandera. Horrez gain, hileroko jardueren egitaraua ere prestatu dute.
Larunbatetik hasita, Martxoaren 8aren gaineko ekitaldiak egingo dituzte herrian. Askotariko jarduerak antolatu dituzte, aldarrikapen xedean.
Lezoko Emakume Korrikalarien taldekoak, beste lezoar askorekin batera, Lilatoian izango dira igandean. Taldekideek lasterketa nola prestatu duten azaldu dute.
"Ustelduta dagoen hezkuntza eredu batean hezten gaituzte", esan dute. Hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.
'Errenteria Hiria Txirrindulari Saria' lasterketa dela eta kaleak itxiko dira. Autobus zerbitzuetan ere aldaketak egingo dira.
Eraginaren beherakada batez ere tasetan izan da. Pasaian, adibidez, 1.094tik 287ra jaitsi da hamalau egunetako intzidentzia.
Ergoiengo eta Gurutzeko eremu banatan kalteak eragin zituen. Arpide bidekoa konpontzen ari dira, eta Arditurriko aparkalekuko lanak bukatu dituzte.
Martxoaren 8ko egitasmoen barruko hitzaldia da, eta pandemiak emakumeengan utzitako ondorio psikologikoen inguruan mintzatuko dira.