Abenduko euriteek eragindako luizien kalteak konpontzen ari dira
Ergoiengo eta Gurutzeko eremu banatan kalteak eragin zituen. Arpide bidekoa konpontzen ari dira, eta Arditurriko aparkalekuko lanak bukatu dituzte.

Guurtzeko Arpide errepidea konpontzen ari dira.
Abenduaren 10eko euriteek luiziak eragin zituzten Ergoien eta Gurutze hainbat eremutan. Horiek konpontzeko lanetan aritu dira udaleko langileak azken egunotan.
Kalteak konpontzeko lanak egiten ari dira Gurutze auzoko Arpide bidean, eta horregatik dago errepide hori itxita. Ergoien auzoko lanak —Arditurriko aparkaleku ondoan— bukatuta daude.
Guztira 21.645,69 euro bideratu ditu Oiartzungo Udalak konponketa lan hauetara. Horrela banatu dituzte: 13.241,27 euro Arpide bideko lanetara eta 8.404,42 euro Arditurrikoetara.
